Ekitaldiak kargatzen
ekitaldia hau amaitu da.
  • 2023/10/25
  • 16:00 – 20:00
  • Simone de Beauvoir elkarteen etxea. 2. solairua
  • Helduak
  • Gaztelania

**Lantegi honek 3 saio ditu: urriaren 25ean, azaroaren 8an eta azaroaren 15ean

Tailerrean, bizikidetzarekin lotutako gatazken maneiua jorratuko dugu emozioen ikuspegitik, hau da, indibidualtasunetik abiatuta. Horrek esan nahi du nork bere burua ezagutzeko eta besteekin elkartzeko “bidaia” bat egin behar dela, gatazkak gure bizitzan eta prestakuntza-saioetan nola agertzen diren identifikatzeko. Kontua ez da soilik gure bizipenei buruz hausnartzea, baizik eta bizipen horiei beste leku batetik heltzea, adierazpen-teknikak eta taldeko antzerki-teknikak erabiliz.

Horretarako, 3 saio diseinatu ditugu: epaiketarik gabeko espazio bat sortzen hasiko gara, non intentsitate txikiko gatazkak ikusiko ditugun; ondoren, gatazken talde-dinamiketatik igaroko gara, kontzeptu teoriko jakin batzuen gidaritzapean; prestakuntza-bidaiaren amaieran, entzute aktibotik eta norberaren eta besteen enpatia aktibatzetik abiatuta lan egiteko proposamena egingo da, gatazkako lan-tresna gisa.

Esploratu nahi duten pertsona guztiek parte har dezaketen gune irekia da.

Dinamizatzaileen taldea:

  • Koldo Vio: antzerki-zuzendaria, gizarte-antzerkian aditua, gizarte-hezitzailea. Bere lana Salonika (Grezia) eta Bizkaia artean garatzen du.
  • Alvaro Mambrilla: kolektibo kalteberetan espezializatutako gizarte-hezitzailea. Bizkaiko hirugarren sektoreko hainbat erakundetan lan egin du.
  • Carlos Romera: bitartekaritzan aditua den abokatua, gizarte-hezitzailea eta GEUZeko kidea.
  • Pablo Cueva: ONCE Euskadiko psikologoa.

Sarbide mota

Izen-ematea

Izena emateko datak
Noiztik: 2023/09/20 00:01 Noiz arte: 2023/10/25 14:00

…edo lekuak bete arte.

Informazio gehiago

Izena eman duzu eta ezin zara joan:

Horrela, beste lagun batzuk bertaratzeko aukera izango dute..

Jarduera bertan behera gera daiteke behar beste pertsonak izena ematen ez badu.

HEI Herritartasunerako Eskola Irekia egitasmoaren baitako jarduera