
HEI GIZARTE-GAITASUNAK: Komunikazio eraginkorra eta nutritiboa. Indarkeriarik gabeko komunikazioa.
28 maiatza 2024- 16:00

- 2024/05/28
- 16:00 – 19:00
- Landatxo G.E. (1. askotarako gela)
- Helduak
- Euskara
Nolako harremanak nahi ditut?
Ohiko jokabideek lortu nahi ditugun helburuak eskuratzen laguntzen diguten aztertuko dugu. Hala ez bada, bakoitzarentzat funtsezkoa dena lortzen eta axola zaizkigun pertsonengandik hurbil egoten lagunduko duten tresnak eta baliabideak planteatuko ditugu.
Indarkeriarik gabeko komunikazio-ereduaren funtsezko elementuak aurkeztuko ditugu, geure buruarekin eta besteekin harreman ulerkorra eta errespetuzkoa izateko, benetako adierazpenaren eta entzute enpatikoaren bidez guztion beharrak asetzeko estrategia hobeagoak izan ditzagun.
Nerea Mendizabal komunikazio ez bortitzeko hezitzailea da, “Center-for NonViolent Communication” erakundeak ziurtatua. Psikopedagogoa, gizarte hezitzailea, haur masaje hezitzailea eta haur/gazte zein guraso/hezitzaileen arteko harremanetan aditua.
Sarbide mota
- Izena emateko datak
- Noiztik: 2024/03/20 08:00 Noiz arte: 2024/05/28 13:00
…edo lekuak bete arte.
Informazio gehiago
Izena eman duzu eta ezin zara joan:
- Deitu telefono honetara: 945 161 687
- heieskola@vitoria-gasteiz.org idatzi
Horrela, beste lagun batzuk bertaratzeko aukera izango dute..
Jarduera bertan behera gera daiteke behar beste pertsonak izena ematen ez badu.
HEI Herritartasunerako Eskola Irekia egitasmoaren baitako jarduera
Non