Ekitaldiak kargatzen
ekitaldia hau amaitu da.

Tailerrean bilera eraginkorrak dinamizatzen ikasiko dugu; hainbat tresna eta trebetasun erabiliko ditugu pertsonen parte-hartzea handiagoa izan dadin, baita euren konpromisoa eta erantzukizuna ere.

Programa

1.- Bileretan izan ohi diren zailtasunak: Zer egin?

2.- Nola prestatu bilera bat:

Planifikatu: “Lehenengo, lehenengoa”

Antolatu: Eremua, informazioa, deialdia

3.- Bileraren garapen eraginkorra:

Egitura eta kontrola: Nola dinamizatu bilera partaidetza ahalbidetzeko. Hitz egiteko gaitasunak.

Laburpena eta erregistroa: akordioak, konpromisoa eta ekintza-plana.

4.- Gure bileren ikaskuntza:

Azterketa eta ebaluazioa: Etengabeko hobekuntza.

Nork emango du tailerra?

Emma Ortiz. Consultora-Coach gisa lan egiten du. Psikologian lizentziatua (Deustu), Giza Baliabideak Kudeatzeko Masterra, pertsonen eta taldeen prestakuntzan eta garapenean ibilbide luzea duena, eta Coaching exekutiboa eta sistematikoa.

Xehetasunak:

Egunak: martxoak 30 eta 31

Ordutegia: 9:00-13:00

Hizkuntza: gaztelania

Lekua: Landatxo gizarte etxea

Norentzat: udaleko teknikariak eta herritartasuna

Izen-ematea: Sarrera doan, aurrez izena emanda

Informazio gehiago

Izena emateko:

  • Deitu honako telefonoetara: 010 edo 945161100
  • Gizarte-etxeetako eta kirol-instalazioetako informazio-bulegoetan.

Noiz eman izena:

Otsailaren 14tik plazak bete arte

Izena eman duzu eta ezin zara joan:

  • Deitu telefono honetara: 945 161 687

Horrela, beste lagun batzuk bertaratzeko aukera izango dute..

Jarduera bertan behera gera daiteke behar beste pertsonak izena ematen ez badu.

HEI Herritartasunerako Eskola Irekia egitasmoaren baitako jarduera