HEI GIZARTE-GAITASUNAK. Saio parte-hartzaile eta eraginkorren dinamizazioa
13 maiatza- 16:00 - 20:00

- 2026/05/13
- 16:00 – 20:00
- Simone de Beauvoir Elkarteen Etxea
- Publiko guztiak
- Euskara
Ikuspegi praktikoa duen tailer honetan, bilerak diseinatzen eta errazten ikasiko dugu. Tresna arin eta errazetan oinarrituko gara, lehen egunetik aplikatu ahal izango dituzunak, giro segurua, parte-hartzailea eta oso eraginkorra sustatzeko.
Zer ikasiko duzu tailer honetan?
-
Bilera eraginkorrak, arinak eta parte-hartzaileak diseinatzeko eta errazteko funtsezko elementuak ulertzea.
-
Metodologia eta dinamika errazak ezagutzea eta praktikatzea.
-
Errazte-trebetasunak hobetzea: denboren kudeaketa, parte-hartze orekatua eta giro ona sortzea.
-
Bileren barruan kohesioa indartzea eta etorri berriak diren edo konfiantza gutxiago duten pertsonak integratzen laguntzea.
-
Bilera bat helburu argiekin eta denbora errealistekin egituratzen ikastea.
-
Kohesioa indartzeko, izotzaldia urtzeko estrategiak eta harrera-dinamikak erabiltzea.
-
Errazte-rolak eta parte-hartze desberdineko seinaleak identifikatzea.
-
Eztabaida luzeak edo tentsioak bideratzen jakitea, erritmoari eusteko.
Emaileak:
Arrate García Camposek graduondokoa du Herritarren Partaidetzarako Teknika eta Metodologien Dinamizazioan (EHU), eta aditua da saioak errazten eta taldeak dinamizatzen.
Antxon Gallego Solaetxek Herritarren Partaidetzako eta Komunitate Garapeneko Masterra eta Demokrazia Parte-hartzaileko Prozesuen Dinamizazioan graduondokoa du (EHU), eta bere ibilbide profesional guztia darama herritarren parte-hartze prozesuak dinamizatzen.
Sarbidea
- Izena emateko datak
- Noiztik: 2026/03/26 11:00 Noiz arte: 2026/05/13 13:00
…edo lekuak bete arte.
Informazio gehiago
Izena eman duzu eta ezin zara joan:
- Deitu telefono honetara: 945 161 687
- heieskola@vitoria-gasteiz.org idatzi
Horrela, beste lagun batzuk bertaratzeko aukera izango dute..
Jarduera bertan behera gera daiteke behar beste pertsonak izena ematen ez badu.
HEI Herritartasunerako Eskola Irekia egitasmoaren baitako jarduera.