Ekitaldiak kargatzen
ekitaldia hau amaitu da.

Hei Tresnak online partaidetza dinamizatzeko

Tailer honetan hainbat lineako tresna eta aplikazio hurbilduko dizkizuegu, ikuspegi praktiko batetik aurrez aurreko zein online egiteko jarduerak, ikastaroak eta tailerrak.

Helburuak:

  • Ezagutzea lineako tresnek eskaintzen duten hainbat proposamen eta irtenbide.
  • Tresnekin ohitzea
  • Pentsamendu sortzaileagoa erabiliz topaketak edo bilerak antolatzea

Programa:

Lehenengo saioa:

  • Tailerra aurkeztea eta sarrera metodologikoa egitea. Helburuak eta lortu beharreko emaitzak.
  • Lineako tresna batzuk hurbiltzea, topaketak, jardunaldiak, bilerak edo dinamika partehartzaileak sortzeko: Zoom, Mentimeter, Jamboard, Jitsi, Google meet, Webinarjam, Mural, IdeaBoardz,…

Bigarren saioa:

Lineako tresnekin praktikatzea. Tresnak aplikatzeko ariketa zehatzak landuko ditugu

Nork emango du tailerra?

Ivan del Caz, BIKOnsultingeko bazkide sortzailetako bat, guztion onerako kooperatiba.

Xehetasunak

Eguna: azaroak 21 eta 22

Ordutegia: 9:00 – 11:30

Hizkuntza: gaztelania

Lekua: Montehermoso Kultur Gunea

Norentzat: udal teknikarientzat

Izen-ematea: Sarrera doan, aurrez izena emanda

Informazio gehiago

Izena emateko:

  • Deitu honako telefonoetara: 010 edo 945161100
  • Gizarte-etxeetako eta kirol-instalazioetako informazio-bulegoetan.

Noiz eman izena:

Irailaren 26tik plazak bete arte

Izena eman duzu eta ezin zara joan:

  • Deitu telefono honetara: 945 161 687

Horrela, beste lagun batzuk bertaratzeko aukera izango dute..

Jarduera bertan behera gera daiteke behar beste pertsonak izena ematen ez badu.

HEI Herritartasunerako Eskola Irekia egitasmoaren baitako jarduera.