Ekitaldiak kargatzen
ekitaldia hau amaitu da.

Xehetasunak

Egunak: Maiatzak 14

Ordutegia: 17:30 -19:30

Hizkuntza: Gaztelania

Nori zuzendua: herritarrei

Izen ematea: Sarrera dohainik aldez aurretik izena emanda. Izena eman eta gero esteka eta jardueraren kodea jasoko dituzu bertan sartzeko

Ziurgabetasuna deitzen diogu ziurtasun faltaren egoerari, non daukagun informazioa eta ezagutza inperfektua edo ezezaguna den. Gaur egungo egoeraren ezaugarri nagusia horixe da: "ziurgabetasuna", eta "ez jakitearen" sentsazio etengabea.

Egoera horretatik errealitatea hautemateak kezka eta desoreka emozionala (beldurrak) sortzen ditu pertsonengan, eta horrek gure ongizateari eta osasun integralari eragiten die, eta, zenbait adituk dioten bezala, gehien kezkatzen gaituen gauzetako bat da.

Ziurtasunik eza mehatxu izugarri bihurtzen da, eta horren aurrean erreakzio ohikoena geldiarazita geratzea da, aurrera egitea eragozten digun ekintzarik gabeko egoeran.

Nola zaindu geure burua eta ingurukoak egoera horretan? Hemen proposatzen dugun tailerrak gako hau eta beste batzuk jorratu nahi ditu, ziurgabetasunak dena betetzen duen egoera hauetan zehar konfiantzaz eta erantzukizunez igarotzeko.

Hezitzailea:

Emma Ortiz

Psikologian lizentziatua (Deustu), Giza Baliabideen Kudeaketako Masterra eta Coach Sistemikoa. Zuzendari tekniko eta aholkulari gisa lan egin du hainbat aholkularitzatan, pertsonak, taldeak eta kultura-eraldaketa prestatzeko eta garatzeko proiektuak garatuz. Gaur egun, Consultora-Coach da eta hainbat sektore pribatu eta publikotako erakundeentzat lan egiten du.

Informazio gehiago

Sarrera dohainik aldez aurretik izena emanda.

Izena eman baduzu, baina azkenean ezin baduzu jardueran parte hartu, jakinarazi iezaguzu hura hasi baino lehen, heieskola@vitoria-gasteiz.org bidez. Baja emanez gero, beste pertsona batek bete ahal izango du zuk libre utzitako lekua.

HEI Herritartasunerako Eskola Irekia egistasmoaren baitan jasotako jarduera