Ekitaldiak kargatzen
ekitaldia hau amaitu da.

HEI Herritartasunerako Eskola Irekiaegistasmoaren baitan jasotako jarduera

Zuzeneko emanaldia

Eguna: otsailak 14

Ordua:10:00 – 19:00

Lekua: Goiuri Jauregia. Martín de Salinas Aretoa

Norentzat: herritarrentzat, udal-teknikarientzat eta ordezkari politikoentzat

https://www.youtube.com/watch?v=q-SMoi_HJrI(Beste leiho batean irekiko da)

GOIZEZ: HITZALDIAK (10:00-14:00)

Esperientziak sareetan

Aukera izango dugu herritarrek enpresek eta elkarteek sortutako hainbat sare kolaboratibo ezagutzeko eta haien inguruan hausnartzeko:

  • RIA (Red de Infancia y Adolescencia)
  • ZAS (Red Vasca Antirumores)
  • NESI Euskadi (Red de nuevas economías)
  • Kaleidos.red (Red de ayuntamientos)
  • Euskadiko GGKEen koordenakundea.

ARRATSALDEZ: LANTEGIA (16:00-19:00)

Esperientziak sareetan

Goizean azaldutako esperientziak abiapuntutzat hartuta, udal administrazioetan sarean nola lan egin erakatsiko diguten ideiak eta aukerak proposatuko ditugu dinamika parte-hartzaile baten bidez.

Izen ematea

Sarrera doan, aurrez izena emanez gero. Izena emateko modu ezberdinak egongo dira zabalik: hemen edo 010 telefonora deituz (edo 945 161 100 zenbakira, hiritik kanpo deituz gero) eta aurrez aurre Herritarren Arretarako Bulegoetan.

Jardueretarako izena emateko epea 2018ko urriaren 2an irekiko da. Eskolako jardueretarako lekuak izena eman den ordenaren arabera esleituko dira.

Izena eman baduzu, baina azkenean ezin baduzu jardueran parte hartu, jakinarazi iezaguzu hura hasi baino lehen, 945 161687 telefono-zenbakira deituta edo heieskola@vitoria-gasteiz.org bidez. Baja emanez gero, beste pertsona batek bete ahal izango du zuk libre utzitako lekua.

Jarduera guztietan zaintza zerbitzua eta zeinu-hizkuntza interpretea eskuragarri. Jarduera hasi baino 5 egun lehenago gutxienez eskatu beharko da zerbitzua, heieskola@vitoria-gasteiz.org helbidean edo 945 16 16 87 telefonoan.

Izen-emateen gutxieneko kopurura iristen ez diren jarduerak bertan behera gera daitezke.