Ekitaldiak kargatzen
ekitaldia hau amaitu da.
HEI Kafea
  • 2025/05/28
  • 18:30
  • Las Terrazas de La Florida (Florida parkea)
  • Publiko guztiak
  • Gaztelania

HEI Eskolak topaketa ireki bat antolatu du kafe baten inguruan, herritarrekin eta parte-hartzearekin lotutako gaiei buruz hitz egiteko.

Ideiak partekatzeko, elkarrekin hausnartzeko eta proposatutako gaian lagunduko digun pertsona aditu baten ikuspegiarekin aberasteko gune bat.

Maiatzeko HEI Kafean, gatazka aztertuko dugu, gizartean parte hartzeko aukera gisa. Gasteizko iraganeko eta oraingo gatazkak aztertuko ditugu, herritarren parte-hartzean duten eragina ulertzeko eta etorkizunerako agertoki eta tresna berriak proposatzeko.

Edurne Aranguren gizarte langilea da, Antropologian lizentziatua, Bakean, Gatazketan eta Demokrazian doktorea Granadako Unibertsitatean eta Euskal Herriko Unibertsitateko Lan Harreman eta Gizarte Langintza fakultateko Dekanordea eta irakaslea. Haren ikerketa lanaren eta aktibismo sozialaren zati handi bat bakearen kulturan eta gatazken konponbide negoziatuan oinarritu da.

Sarbide mota

Gonbidapenak

Gonbidapenak eskatzeko datak
Noiztik: 2025/03/19 08:30 Noiz arte: 2025/05/28 13:00

…edo lekuak bete arte.

Informazio gehiago

Izena eman duzu eta ezin zara joan:

Horrela, beste lagun batzuk bertaratzeko aukera izango dute..

Jarduera bertan behera gera daiteke behar beste pertsonak izena ematen ez badu.

HEI Herritartasunerako Eskola Irekia egitasmoaren baitako jarduera.