
HEI LAB. HEI KAFEA: Gazteria eta parte-hartzea Gasteizen: nola gaude?
26 martxoa- 18:30 - 20:30

- 2025/03/26
- 18:30
- Las Terrazas de La Florida (Florida parkea)
- Publiko guztiak
- Euskara
HEI Eskolak topaketa ireki bat antolatu du kafe baten inguruan, herritarrekin eta parte-hartzearekin lotutako gaiei buruz hitz egiteko.
Ideiak partekatzeko, elkarrekin hausnartzeko eta proposatutako gaian lagunduko digun pertsona aditu baten ikuspegiarekin aberasteko gune bat.
Lehenengo kafearen gaia: Gazteria eta parte-hartzea Gasteizen: nola gaude?
Dinamizatzailea: Alicia Suso
Gizarte-hezitzailea da eta Partaidetza eta Garapen Komunitarioko Masterra du. Ibilbide luzea du parte-hartzearen esparruan, hainbat ikuspegitatik: erakunde publikoak, asoziazionismoa, gizarte-mugimenduak eta landa-ingurunea. Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko presidentea izan zen, eta, azken urteotan, gizarte-inklusioaren arloko boluntarioei laguntzen lan egin du. Gaur egun, baztertuta geratzeko arriskuan dauden pertsonen gizarte- eta lan-inklusioa du helburu, eta ekonomia soziala eta solidarioa bultzatzea.
Sarbide mota
- Gonbidapenak eskatzeko datak
- Noiztik: 2025/01/22 08:30 Noiz arte: 2025/03/26 13:00
…edo lekuak bete arte.
Informazio gehiago
Izena eman duzu eta ezin zara joan:
- Eman baja online.
- Deitu telefono honetara: 945 161 687
- heieskola@vitoria-gasteiz.org idatzi
Horrela, beste lagun batzuk bertaratzeko aukera izango dute..
Jarduera bertan behera gera daiteke behar beste pertsonak izena ematen ez badu.
HEI Herritartasunerako Eskola Irekia egitasmoaren baitako jarduera.