Ekitaldiak kargatzen
  • 2025/12/03
  • 18:30 – 20:00
  • Floridako Terrazak (Florida Parkea)
  • Publiko guztiak
  • Euskara

HEI Eskolak topaketa ireki bat antolatu du kafe baten inguruan, herritarrekin eta parte-hartzearekin lotutako gaiei buruz hitz egiteko.

Ideiak partekatzeko, elkarrekin hausnartzeko eta proposatutako gaian lagunduko digun pertsona aditu baten ikuspegiarekin aberasteko gune bat.

Abenduko HEI kafean, mesfidantza politikoaren gaia eta kultura politikoan eta herritarren parte-hartzean duen garrantzia jorratuko dira. Desafekzio politikoaz, mesfidantzaz eta egungo kultura politikoaren ezaugarri diren beste alderdi batzuez hitz egingo da.

Dinamizatzailea: Noemi Bergantiños, Politika eta Administrazio Zientzietan doktorea EHUn. EHUko Lan Harreman eta Gizarte Langintza Fakultateko irakaslea Gizarte Langintzako graduan eta Berdintasun eta Antolamendu Akademikoko dekanordea. Haren lanak herritarren partaidetzarako eta politika publikoetarako prozesu eta mekanismoen azterketan oinarritu dira.

Sarbide mota

Izen-ematea

Izena emateko datak
Noiztik: 2025/09/23 08:30 Noiz arte: 2025/12/03 13:00

…edo lekuak bete arte.

Informazio gehiago

Izena eman duzu eta ezin zara joan:

Horrela, beste lagun batzuk bertaratzeko aukera izango dute..

Jarduera bertan behera gera daiteke behar beste pertsonak izena ematen ez badu.

HEI Herritartasunerako Eskola Irekia egitasmoaren baitako jarduera.