Ekitaldiak kargatzen
  • 2026/05/27
  • 18:30 – 20:00
  • Las Terrazas de la Florida (Florida parkea)
  • Publiko guztiak
  • Gaztelania

Kafe baten inguruan, HEI Eskolak topaketa ireki bat antolatu du herritartasunarekin eta parte-hartzearekin lotutako gaiei buruz hitz egiteko.

Ideiak partekatzeko, elkarrekin hausnartzeko eta proposatutako gaian lagunduko digun pertsona aditu baten ikuspegiarekin aberasteko gune bat izango da

HEI KAFE honetan elkartasunaz hitz egingo dugu…

Balio sozial gisa ulertuta; arazo kolektiboen aurrean indibidualismoa eta axolagabekeria sustatzen duten joeren aurrean, guztion ongizatea guztion inplikazioaren menpe dagoela gogoraraziz.

Herritarren motor gisa ulertuta, zeina bizitza publikoan parte hartzeko, inguruko arazoez kezkatzeko eta irtenbide partekatuak bilatzeko aukera ematen duen hautua den.

Balio pertsonal gisa ulertuta; elkartasuna eguneroko keinu txikietan ere eraikitzen baita, hala nola proiektu komunitarioetan inplikatzea edo zaurgarritasun-egoeran daudenei laguntzea.

Sonia Hernando kazetariak hogeita hamar urte baino gehiagoko esperientzia dauka hainbat komunikabidetan. Gaur egun Radio Euskadiko albistegietan lan egiten du. Bere Ibilbide profesionalean zehar hainbat sari jaso ditu, hala nola Emakunde saria edo hurbiltasuneko irratsaio onenaren Ondas saria.

Sarbidea

Izen-ematea

Izena emateko datak
Noiztik: 2026/03/26 11:00 Noiz arte: 2026/05/27 13:00

…edo lekuak bete arte.

Informazio gehiago

Izena eman duzu eta ezin zara joan:

Horrela, beste lagun batzuk bertaratzeko aukera izango dute..

Jarduera bertan behera gera daiteke behar beste pertsonak izena ematen ez badu.

HEI Herritartasunerako Eskola Irekia egitasmoaren baitako jarduera.