Ekitaldiak kargatzen
ekitaldia hau amaitu da.

Floridako parkea 1820an sortu zen, XIX. mendeko lorategi frantsesen estiloan, lehendik zegoen Espoloiaren lorategiaren ordez. 1855ean handitu egin zen, Santa Klara komentuaren baratzeko lurrak baliatuz, diseinu erromantiko baten arabera. Muino artifizialak, leizeak, ur-jauziak eta bide bihurgunetsuak sortu ziren, eta landare exotikoekin apaindu zen. Urte askoan Gasteizen birika berdea izan da, bai eta elkar ikusteko eta hirira iritsitako berritasunak oro erakusteko leku nagusia ere.

Bisita familiar honetan, modu atseginean eta txikiei zuzendutakoan, hiriko parke enblematiko honen historia eta botanika ezagutuko ditugu. Azalpen-liburuxka (pdf)

Bisita gidatuak
Eguna Ordua Hizkuntza
Uztaiak 13 10:30 gaztelaniaz
Uztaiak 13 12:00 euskaraz
Uztaiak 14 10:30 euskaraz
Uztaiak 14 12:00 gaztelaniaz
Uztaiak 15 17:00 euskaraz
Uztaiak 15 18:30 gaztelaniaz

Izen-emateak

Sarrera doan, aurrez izena emanez gero. Izena emateko modu ezberdinak egongo dira zabalik: 010 telefonora deituz (edo 945 161 100 zenbakira, hiritik kanpo deituz gero), aurrez aurre, eta formulario honen bitartez.

Izena emateko formularioa

Jardueretarako izena emateko epea 2020ko uztailaren 6an irekiko da. Eskolako jardueretarako lekuak izena eman den ordenaren arabera esleituko dira.

Jarduera guztietan txikientzako ludoteka, menpekotasun egoeran dagoen pertsona zaintzeko zerbitzua eta zeinu-hizkuntza interpretea eskuragarri. Jarduera hasi baino 5 egun lehenago gutxienez eskatu beharko da zerbitzua, heieskola@vitoria-gasteiz.org helbidean edo 945 16 16 87 telefonoan.

HEI Herritartasunerako Eskola Irekia egistasmoaren baitan jasotako jarduera