Ekitaldiak kargatzen

Salón de plenos

Udaletxera bisita gidatua eginez, Udala ezagutuko duzu: historia, udal antolamendua (Alkatea, Udalbatza, Udaleko Gobernu Batzordea, alderdi politikoak…) eta administrazioarena (Departamentuak, Zerbitzuak eta Unitateak; Erakunde autonomoak…).

Bisita honen helburu nagusia herritarrei udalarekin loturiko gaien inguruko heziketa eskaintzea da, eta zehazkiago, udaleko erabakitze-organoen antolamendu, funtzionamendu eta konpetentziak landuko ditugu.

Jardunaldi honetan, halaber, parte hartzeko organoen mekanismoak eta funtzionamendua ezagutuko ditugu; udalbatzaren erabakietan duten eragina, eta gutako bakoitzak nola parte har dezakegun modu aktibo batean gure udalerriaren eraikuntzan.

Xehetasunak:

Egunak: abenduak 29

Ordutegia: 17:00 – 18:00

Hizkuntza: euskara

Lekua: Udaletxea

Norentzat: familientzat (leku-kopurua 20)

Izen-ematea: Sarrera doan, aurrez izena emanda

Informazio gehiago

Izena emateko:

Noiz eman izena:

Irailaren 28 egunetik plazak bete arte

Izena eman duzu eta ezin zara joan:

Horrela, beste pertsona batzuk ere bertaratu ahal izango dira.

Jarduera bertan behera gera daiteke behar beste pertsona apuntatzen ez badira.

HEI Herritartasunerako Eskola Irekia egitasmoaren barruan jasotako jarduera