Ekitaldiak kargatzen
ekitaldia hau amaitu da.

Azalpen-liburuxka

Florida parkea 1820an sortu zen, XIX. mendeko lorategi frantsesen estiloan, lehendik zegoen Espoloiaren lorategiaren ordez. 1855ean handitu egin zen, Santa Klara komentuaren baratzeko lurrak baliatuz, diseinu erromantiko baten arabera. Muino artifizialak, leizeak, ur-jauziak eta bide bihurgunetsuak sortu ziren, eta landare exotikoekin apaindu zen. Urte askoan Gasteizen birika berdea izan da, bai eta elkar ikusteko eta hirira iritsitako berritasunak oro erakusteko leku nagusia ere.

Bisita familiar honetan, modu atseginean eta txikiei egokituta, hiriko parke enblematiko honen historia eta botanika ezagutuko ditugu.

Tabla: Bisitak Floridako parkera
Eguna Ordua Hizkuntza Bisita mota Pertsonen kopurua Informazioa Izen ematea
Urriak 17 17:00 euskaraz familiarra 9 elkartzeko lekua Izen ematea
Urriak 17 18:00 gaztelaniaz familiarra 9 elkartzeko lekua Izen ematea
Urriak 18 11:30 euskaraz familiarra 9 elkartzeko lekua Izen ematea
Urriak 18 12:30 gaztelaniaz familiarra 9 elkartzeko lekua Izen ematea
Urriak 21 16:30 euskaraz familiarra 9 elkartzeko lekua Izen ematea
Urriak 21 17:30 gaztelaniaz familiarra 9 elkartzeko lekua Izen ematea
Urriak 25 11:30 gaztelaniaz familiarra 9 elkartzeko lekua Izen ematea
Urriak 25 12:30 euskaraz familiarra 9 elkartzeko lekua Izen ematea

Informazio gehiago

Sarrera doan, aurrez izena emanda. Izena emateko moduak: hemen edo 010 telefonora deituz (edo 945 161 100 zenbakira, hiritik kanpo deituz gero) eta aurrez aurre Herritarren Arretarako Bulegoetan.

Izena emateko epea 2020ko urriaren 1/ean irekiko da. Eskolako jardueretarako lekuak izena eman den ordenaren arabera esleituko dira.

Izena eman baduzu, baina azkenean ezin baduzu jardueran parte hartu, jakinarazi iezaguzu hura hasi baino lehen, 945 161687 telefono-zenbakira deituta edo heieskola@vitoria-gasteiz.org bidez. Baja emanez gero, beste pertsona batek bete ahal izango du zuk libre utzitako lekua.

Izen-emateen gutxieneko kopurura iristen ez diren jarduerak bertan behera gera daitezke.

HEI Herritartasunerako Eskola Irekia egitasmoaren barruan jasotako jarduera