Herritarren Batzarrei buruzko jardunaldia
13 abendua 2023- 09:30

- 2023/12/13
- 09:30 – 13:30
- San Martineko udal bulegoak
- Helduak
- Gaztelania
Gasteizko Udalaren ildo estrategikoetako bat herritarren partaidetza sustatzen duten politikak bultzatzea da, Gobernu Irekiaren eta Gizarte Etxeen Sailaren bitartez, horretarako bide eta tresna egokiak ezarriz eta beharrezko baliabideak jarriz horren esku.
Gasteiz erreferentea da herritarren partaidetzaren alorreko politiketan, eta ispilu bat beste administrazio batzuentzat.
Gero eta konplexuagoa eta askotarikoagoa den gizarte honetan, herritarrei bide eman behar zaie eragiten dieten gaietan esku hartu ahal izateko, horiei buruz eztabaidatzeko, elkarrekin ekoizteko eta erabakitzeko.
Era berean, herritarren partaidetza funtsezko elementu transbertsala da NBEk markatutako 2030 Estrategiarako Garapen Jasangarrirako Helburuetan, eta Udala helburu horiekin lerrokatzen da. Hala, 16. GJHak, “Bakea, justizia eta erakunde sendoak” izenekoak, herritarren partaidetza sustatzea proposatzen du, erakunde eraginkor eta gardenen testuinguru batean.
Aurreko bi agintaldietan zenbait aldaketa egin dira herritarren partaidetzarako udal ereduan, eta proiektu berriak abiarazi dira; orain lau urteko aldi berri bati ekingo diogu, eta lanean jarraituko dugu etengabeko hobekuntzako eredu batean aurrera egiteko.
Uste dugu garai egokia dela herritarren asanbladak lan-tresna posible gisa aurkezteko. Hori dela eta, Arantxa Mendiharat, Garikoitz Lekuona, Julia Neidig eta Pau de Vílchez Moragues gonbidatu ditugu, herritarren asanbladak zer diren azal diezaguten, eta zer ahalmen eta arazo dituzten politika publikoei dagokienez; orobat, dagoeneko amaituta dauden asanblada-prozesuetan izandako esperientziak azalduko dizkigute.
Sarbide mota
- Izena emateko datak
- Noiztik: 2023/11/08 08:00 Noiz arte: 2023/12/13 08:00
…edo lekuak bete arte
Informazio gehiago
**Garikoitz Lekuonaren hitzaldia euskaraz izango da.
Izena eman duzu eta ezin zara joan:
- Deitu telefono honetara: 945 161 687
- heieskola@vitoria-gasteiz.org idatzi
Horrela, beste lagun batzuk bertaratzeko aukera izango dute..
Jarduera bertan behera gera daiteke behar beste pertsonak izena ematen ez badu.
HEI Herritartasunerako Eskola Irekia egitasmoaren baitako jarduera
Non