Ekitaldiak kargatzen
ekitaldia hau amaitu da.

Hauxe da "Lankidetza balio eraldatzaile gisa" elkarteen bigarren jardunaldia, Herritarren Eskola Irekiak (HEI) antolatua, hainbat elkarterekin lankidetzan.

Europa biltzar jauregian egingo da eta izena eman behar da eta sarrera doakoa da.

Egitaraua

  • 09:00-11: 00. Finantzaketa kolektiboa (Mutchfunding) udal teknikarientzat. Hizlaria: Mauricio O 'Brien, Lurralde Garapen eta Prestakuntza arduraduna European. Crowdfunding Network-en.Crowdfunding eta Matchfunding finantzazio modu kolektiboen nondik norakoak ezagutzeko saioa izango da. Tresnok udalek sustatu ahal dituzte finantzaketa parte hartzaile eta erantzunkide gisa.
  • 09:00-10:30. Zibersegurtasuna. Hizlaria: Raquel Geijo. Zibersegurtasuneko aholkularitza-ingeniaria eta zibersegurtasunean sentsibilizazioan hezitzailea. Tailerrak zibersegurtasunaren munduan sartzeko helburua du eta gutxieneko trebetasunak eta ezagutzak sortzen hastea. Horretarako, ez da beharrezkoa aldez aurreko ezagutzarik izatea. Ekipamendu informatikoentzako babes eta segurtasun neurriak landuko dira eta informazio pertsonalaren pribatutasuna babestuko da.
  • 09:00-10:30. Hurbildu zure erakundea bolondresengana. Hizlaria: Zulaima Garcia, Batekin Boluntariotza Agentzia. Bolondresek gure elkartearekin bat egin dezaten lortzea prozesu luzea eta korapilatsua izan daiteke. Topaketa honetan, zure erakundea boluntarioengana hurbiltzeko gakoak, jarraibideak eta aholkuak emango dizkizugu.
  • 10:45-12:15 Saretuko gara? Hizlaria: Estibaliz Cáceres, Saregune proiektua. Twitter, Instagram, TikTok… Sare sozialen panorama gero eta zabalagoa da, eta ez daukat batere argi zein aukeratu nire elkarterako. Zure zalantzak argitzen saiatuko gara tailer edo hitzaldi honetan. Azkenik, sare soziala aukeratzen saiatuko gara, sare sozialen egungo panoramika eskainiz eta bakoitzaren ezaugarri nagusiak azalduz.
  • 10:45-12:15. Adinagatiko diskriminazioa? Adinkeriaz ari gara. Hizlaria: Elena Prado, Adinekoen Zerbitzukoa. Adinkeria adinagatiko diskriminazioa da. Existitzen dela jabetzea eta horretaz hitz egitea lehen urratsa da; hartara, mundu osoko adin guztietako pertsonei eragiten dien arazo bat identifikatuko dugu eta horren kontra borrokatu ahal izango gara. Izan ere, ongizate eta osasun fisiko eta emozionalerako ondorio negatiboak ditu. Topaketa honetan kontzeptu honi heltzeaz gain, diskriminazio horren inguruan kontzientziatzen saiatuko da.
  • 12:00-14:00. Nola jarri abian finantzaketa kolektiboko kanpaina arrakastatsu bat? Hizlaria: Mauricio O 'Brien, Lurralde Garapen eta Prestakuntza arduraduna European Crowdfunding Network-en. Prestakuntza-saio honetan ikusiko dugu nola ezarri estrategia bat crowdfunding kanpaina bati ekiteko, honako hauek kontuan hartuta: finantzaketa-beharrak, komunitatea garatzeko aliantzen definizioa eta komunikazio-ekintzen oinarrizko plangintza.
  • 12:30-14:00. Irakurketa erraza, irisgarritasun kognitiborako tresna. Hizlaria: Natalia Jiménez. Irakurketa erraza Euskadi elkartea. Informazioa ulertu ahal izatea eskubide eta behar sozial bat da, Hizkuntza Argia hori ahalbidetzen digun tresna bat da. Tailer honetan Hizkuntza Argia eta Irakurketa Erraza landuko dira. Tresna horiek herritarrekiko komunikazioa hobetzeko dituzten aukerak eta onurak ere ezagutaraziko dira. Azkenik, Hizkuntza Argian eta Irakurketa Errazean materialak sortzeko jarraibideak emango dira.
  • 12:30-14:00. Ezagutu udalaren dirulaguntzak. Hizlaria: Marilo Movilla. Herritarren Partaidetzarako Zerbitzua. Hitzaldi honetan dirulaguntza motak aurkeztuko dira, bereziki Udalarenak zertan diren eta nola tramitatzen diren azalduko da. Xehe-xehe azalduko dira norgehiagokako dirulaguntzak; halakoetan , baloratuko den proiektu bat aurkeztu behar da eta horren arabera dirulaguntza ematen da edo ez.
  • 16:00-19:00. Elkarrekin sortuz: gizarte-berrikuntzako lankidetza-proiektuen prototipoa. Tailer honetan elkarlanean landuko dugu hirirako proiektuen prototipoa. Parte hartzen duten elkarteen artean saiatuko gara, batetik,Gasteizko erronkak identifikatzen eta, bestetik, horiei erantzuten lagunduko dieten ekimenak amankomunean sortzen. Hori guztia adimen kolektiboko prozesu baten bidez gauzatuko da, adostuz eta asmatuz konponbideak eta aukerak bilatuz.

Nola parte hartu

Sarrera dohainik da baina izena eman behar da aldez aurretik. Izena emateko moduak:

  • Online, formulario honen bidez.
  • Deitu hurrengo telefonoetara: 010 edo 945161100.
  • Gizarte-etxeetako eta kirol-instalazioetako informazio-bulegoetan.
Izena eman duzu eta ezin zara joan:

Horrela, beste lagun batzuek bertaratzeko aukera izango dute.

HEI Herritartasunerako Eskola Irekia egitasmoaren baitako jarduera