Ekitaldiak kargatzen
ekitaldia hau amaitu da.
  • 2023/09/15
  • 17:00 – 21:00
  • Borinbizkarrako parkea
  • Publiko guztiak

Neu Be Banabil ekimenak bi ardatz ditu: bata, Zabalganako bizitza dinamizatu eta kontsumo ohitura arduratsuak bultzatu nahi dituen azokarena, eta, bestea, auzoan bertan garatuko den kultur eskaintzarena.

Datorren irailaren 15ean, bere 5. edizioa Borinbizkarra parkera itzuliko da 17:00etatik 21:00etara.

Arratsaldeko 17:00etan merkatuaren inaugurazioarekin hasiko gara, eta bertako artisau hauek hartuko dute parte: Mañeko gozotegia, Tejiendo Vitoria, Arbizuko gazta eta eztia, Gurutzeko ilustrazioak, Talos, Txustarra Perretxikoak, Egurra Ukitzen, Marya Hermoso, Muytu osagarriak,Slow Food, Mamazuri, Zentzuz, Bitxigintxa, Natalia Albeniz, Anne Baskaran, La caravana del Surf, Lu diseño de estampaciones, LilRouse eta Sara Elizondo.

Aldi berean DJ XAIBORren presentzia izango dugu. Entretenitzaile gisa deskribatzen du bereburua, adin guztietako publikoak berarekin batera dantzatzeko. 1h 30 min ikuskizuna berekamioi eszenikoaren eszenaratze bikainarekin.

17:30ean trukea eta bigarren eskuko azoka egingo dugu. Nahi duenak bigarren bizitza izandezakeen liburuak eta arropa ekartzera anima daiteke.

Arratsaldeko 18:00etan hainbat artisau tailer parte-hartzaile izango ditugu, non herritarrekxaboia, xaboi-burbuilak, zeramika edo erroskilak egiten ikas dezaten, besteak beste.

18:30ean, jolas parte-hartzaileak, gimkana familiarra eta bizikleta edo patinarekin zuretrebetasuna erakusteko mugikortasun zirkuitua hasiko dugu. Aurrera eta zatoz gurpiletan!

Festaren amaiera musika-sorpresa izango da DJ Eromenaren eskutik.

Sarbide mota

Sarrera doan

Non