Ekitaldiak kargatzen
ekitaldia hau amaitu da.

HEI Herritartasunerako Eskola Irekia egistasmoaren baitan jasotako jarduera

Egunak: urtarrilak 9,16, 23 eta 30

Ordua: 10:00 – 12:00

Hizkuntza: gaztelania

Lekua: Simone de Beauvoir Elkarteen Etxean. ( San Ignacio Loyolakoa, 8)

Norentzat: herritarrentzat, udal-teknikarientzat eta ordezkari politikoentzat

Objetivo:

  • Bileren eraginkortasuna bermatzea, dinamizatzaileak haren emaitzaren erantzule gisa duen eginkizuna ondo betetzen duenean.
  • Bilera modu eraginkorrean garatzen dela bermatzea, pertsonen parte-hartzea eta horien konpromisoa eta erantzukizuna sustatzen duten tresnak eta gaitasunak erabiliz.

Programa:

1.- Bileretan izan ohi diren zailtasunak: Zer egin?

2.- Nola prestatu bilera bat:

1. fasea. Planifikatu: “Lehenengo, lehenengoa”

2. fasea. Antolatu: Eremua, informazioa, deialdia

3.- Bileraren garapen eraginkorra:

3. fasea. Egitura eta kontrola: Nola dinamizatu bilera partaidetza ahalbidetzeko

Hitz egiteko gaitasunak

4. fasea. Laburpena eta erregistroa: akordioak, konpromisoa eta ekintza-plana

4.- Gure bileren ikaskuntza:

5. fasea. Azterketa eta ebaluazioa: Etengabeko hobekuntza

Metodología:

Ikaskuntza partekatuko lantegi bat izango da eta, bertan, parte-hartzaileek eginkizun aktiboa bereganatuko dute beren sailetako bilerak dinamizatzeko eta errazteko orduan aurkitzen dituzten zailtasunei aurre egiteko: ordezkari gisa duten eginkizuna, bilera eraginkorrak izateko partaidetza, erabilera eta tresna eta teknika egokiak erabiltzen direla sustatzea (deialdia, agenda, bileraren protokoloa…) eta konpromisoa kudeatzea.

Parte-hartze eta rol play metodologiak erabiliko dira bilerak dinamizatzeko gaitasun eraginkorrak garatzeko.

Izen ematea

Sarrera doan, aurrez izena emanez gero. Izena emateko modu ezberdinak egongo dira zabalik: hemen edo 010 telefonora deituz (edo 945 161 100 zenbakira, hiritik kanpo deituz gero) eta aurrez aurre Herritarren Arretarako Bulegoetan.

Jardueretarako izena emateko epea 2017ko irailaren 20an irekiko da. Eskolako jardueretarako lekuak izena eman den ordenaren arabera esleituko dira.

Izena eman baduzu, baina azkenean ezin baduzu jardueran parte hartu, jakinarazi iezaguzu hura hasi baino lehen, 945 161687 telefono-zenbakira deituta edo heieskola@vitoria-gasteiz.org bidez. Baja emanez gero, beste pertsona batek bete ahal izango du zuk libre utzitako lekua.

Izen-emateen gutxieneko kopurura iristen ez diren jarduerak bertan behera gera daitezke.

Izen-emateen gutxieneko kopurura iristen ez diren jarduerak bertan behera gera daitezke.