Ekitaldiak kargatzen
ekitaldia hau amaitu da.

HEI Herritartasunerako Eskola Irekia egistasmoaren baitan jasotako jarduera

Egunak: apirilak 9,16,23 eta maiatzak 7.

Ordua: 18:00-20:00

Hizkuntza: euskara

Lekua: Simone de Beauvoir Elkarteen Etxea (San Ignacio de Loyola, 8)

Norentzat: Udal-teknikarientzat, ordezkari politikoentzat eta herritarrentzat

Helburua:

  • Taldeen mehatxu nagusiei aurre egiteko gaitasun eraginkorrak lantzea eta horietan trebatzea: desadostasunak eta gatazkak.
  • Emozioek lantaldeetan duten eragina identifikatzea. Emozioak eta energia taldeetan: ekintzarako mugimendua.
  • Gatazka modu positiboan kudeatzen ikastea, norberaren sormena erabiliz.

Programa:

1.- Gatazka ulertzea. Nola sortu da gatazka?

• Jatorria eta bilakaera

2.- Gatazkari aurre egiteko beste paradigma bat: Lan globala

3.- Gatazkan dugun inplikazio pertsonala ezagutzea: Norberaren kontzientzia

4.- Emozionaltasuna taldeetan

• Emozioak eta horien funtzionamendua

• Oinarrizko gogo-aldarteak: Zer egin horiekin?

5.- Gatazkaren kudeaketa positiboa eta eraikitzailea: Negoziazio-teknikak

Metodologia:

Parte-hartzailea eta guztiz praktikoa. Parte-hartzaileek izan dituzten zailtasun eta gatazken benetako kasuekin lan egitea proposatzen da. Horrez gain, talde-dinamikak erabiliko dira, hausnarketa eta konpromiso indibidualeko ariketekin batera, baita bizipen-ariketak ere, programaren kontzeptuak eta trebeziak sentikortasunez bizitzeko aukera emango dutenak.

Izen ematea

Sarrera doan, aurrez izena emanez gero. Izena emateko modu ezberdinak egongo dira zabalik: hemen edo 010 telefonora deituz (edo 945 161 100 zenbakira, hiritik kanpo deituz gero) eta aurrez aurre Herritarren Arretarako Bulegoetan.

Jardueretarako izena emateko epea 2017ko irailaren 20an irekiko da. Eskolako jardueretarako lekuak izena eman den ordenaren arabera esleituko dira.

Izena eman baduzu, baina azkenean ezin baduzu jardueran parte hartu, jakinarazi iezaguzu hura hasi baino lehen, 945 161687 telefono-zenbakira deituta edo heieskola@vitoria-gasteiz.org bidez. Baja emanez gero, beste pertsona batek bete ahal izango du zuk libre utzitako lekua.

Izen-emateen gutxieneko kopurura iristen ez diren jarduerak bertan behera gera daitezke.