Ekitaldiak kargatzen
ekitaldia hau amaitu da.

HEI Herritartasunerako Eskola Irekia egistasmoaren baitan jasotako jarduera

SECOT – ARABAREKIN batera, 3. sektoreko erakundeei beren etorkizuna begiztatzen laguntzea planteatzen da, beren ahulguneak eta indarguneak, mehatxuak eta aukerak identifikatzen lagunduko dizkieten orientazio-jarduketa batzuen bitartez.

Lau prestakuntza-lantegiz osaturiko erakundeentzako modulu honek kudeaketa egokia aplikatzea du helburu, horien gaur egungo egoera identifikatuz eta etorkizunerako lan-plan bat garatuz. Jarduketa horiek lantegi-formatua izatea planteatzen da eta, beraz, bertaratu guztien lanean eta partaidetzan oinarritzen da, orientatzaile baten koordinaziopean.

Eguna: urritik azarora

Hizkuntza: gaztelania

Lekua: Landatxo gizarte etxea

Norentzat: Herritarren erakundeentzat, elkarteentzat, fundazioentzat…

GARAPENA

Lau lantegi planteatzen dira, bat kudeaketa-eremu bakoitzeko:

Antolakuntza eta Lege Esparrua. Urriak 21

Antolakuntza eta Kudeaketaren Kontrola. Urriak 28

Kudeaketa Ekonomikoa eta Finantzarioa. Azaroak 4

Komunikazioa eta Marketina. Azaroak 11

Baldintza: Moduluak barne hartzen dituen lau saiotan parte hartu behar da

Joan den ikasturtean edo honen amaieran modulua osatu duten elkarteek beren elkartearen tutorizazio pertsonalizatua eskatu ahal izango dute kudeaketa-plana ezarri ahal izateko.

Izen ematea

Sarrera doan, aurrez izena emanez gero. Izena emateko modu ezberdinak egongo dira zabalik: hemen edo 010 telefonora deituz (edo 945 161 100 zenbakira, hiritik kanpo deituz gero) eta aurrez aurre Herritarren Arretarako Bulegoetan.

Jardueretarako izena emateko epea 2019ko urriaren 1ean irekiko da. Eskolako jardueretarako lekuak izena eman den ordenaren arabera esleituko dira.

Izena eman baduzu, baina azkenean ezin baduzu jardueran parte hartu, jakinarazi iezaguzu hura hasi baino lehen, 945 161687 telefono-zenbakira deituta edo heieskola@vitoria-gasteiz.org bidez. Baja emanez gero, beste pertsona batek bete ahal izango du zuk libre utzitako lekua.

Jarduera guztietan txikientzako ludoteka, menpekotasun egoeran dagoen pertsona etxean zaintzeko zerbitzua eta zeinu-hizkuntza interpretea eskuragarri. Jarduera hasi baino 5 egun lehenago gutxienez eskatu beharko da zerbitzua, heieskola@vitoria-gasteiz.org helbidean edo 945 16 16 87 telefonoan.

Izen-emateen gutxieneko kopurura iristen ez diren jarduerak bertan behera gera daitezke.