Ekitaldiak kargatzen
ekitaldia hau amaitu da.

HEI Herritartasunerako Eskola Irekia egistasmoaren baitan jasotako jarduera

3 edizio

  • urtarrilak 31: 16:00 – 19:00 (1. edizioa)
  • otsailak 7: 10:30 – 14:30 (2. edizioa)
  • otsailak 21: 10:30 – 14:30 (3. edizioa)

Hizkuntza: Gaztelania

Lekua: Landatxo gizarte etxea.

Norentzat: Udal-teknikarientzat, ordezkari politikoentzat eta herritarrentzat

Sarrera doakoa izango da aurrez izena emanez gero (leku-kopurua: 25)

Tailer hau berreziketa emozionalerako proposamen baten barruan kokatzen da. Barrearen rolari buruz eta umorearen senari buruz hausnarketa egiteko aukera bat da, betiere emozio biologikoen

eta emozio kulturalen unibertsoaren barruan. Adierazpen eta komunikazio ariketen bitartez, poza eta barrea modu naturalago batean irten daitezela lortu nahi dugu. Umorearen sena lantzeko gonbidapen bat da. Barrearen eta komediaren bitartez nor bere baitan ongi sentitzeko modua bilatzeko. Zergatik egiten dugu barre? Pertsona guztiok gauza beragatik egiten dugu barre? Nola egiten da barre gorputz guztiarekin? Umoreak gure osasunean eta gure harremanen kudeaketan duen eragina bereziki azpimarratuz galdera horietako batzuei erantzuten ahalegintzea da asmoa.

Izen ematea

Sarrera doan, aurrez izena emanez gero. Izena emateko modu ezberdinak egongo dira zabalik: hemen edo 010 telefonora deituz (edo 945 161 100 zenbakira, hiritik kanpo deituz gero) eta aurrez aurre Herritarren Arretarako Bulegoetan.

Jardueretarako izena emateko epea 2018ko urriaren 2an irekiko da. Eskolako jardueretarako lekuak izena eman den ordenaren arabera esleituko dira.

Izena eman baduzu, baina azkenean ezin baduzu jardueran parte hartu, jakinarazi iezaguzu hura hasi baino lehen, 945 161687 telefono-zenbakira deituta edo heieskola@vitoria-gasteiz.org bidez. Baja emanez gero, beste pertsona batek bete ahal izango du zuk libre utzitako lekua.

Jarduera guztietan zaintza zerbitzua eta zeinu-hizkuntza interpretea eskuragarri. Jarduera hasi baino 5 egun lehenago gutxienez eskatu beharko da zerbitzua, heieskola@vitoria-gasteiz.org helbidean edo 945 16 16 87 telefonoan.

Izen-emateen gutxieneko kopurura iristen ez diren jarduerak bertan behera gera daitezke.