Pribatutasun-politika

Gasteizko Udalak eta beraren erakunde autonomoek beren gain hartua dute pribatutasuna babesteko konpromisoa, eta tratatzen dituzten datu pertsonalak egoki erabiltzekoa, bai online -webgunean edo edozein azpidomeinu, mikrosite edo aplikazio mugikorren bitartez-, bai offline ematen dizkiezularik ere.

Arren, irakur itzazu pribatutasun-politikaren inguruko ohar hauek arretaz, eta ados bazaude baino ez eman zure datu pertsonalak. Ados ez bazaude, ez ezazu webgune hau erabili, ezta bertako zerbitzuak ere, eta ez eman daturik.

Webgune honetan sartzen zarelarik, eta bertako edozein zerbitzu erabiltzen, edo zure datuak ematen -online nahiz offline delarik ere-, baiezkotzat joko da, hau da, adostasuna ematen duzula zure datuak aurrerago adierazten diren helburuetarako erabiltzeko, behar izanez gero.

Nahi baduzu, kontsulta ditzakezu ere udal enpresen pribatutasun-politikak:

Politika

Eskatzen diren izaera pertsonaleko datuak titularra identifikatu eta hark egiten duen eskabideari erantzuteko baino ez dira erabiliko, edo eskatzen diren zerbitzuak emateko, eta ez dira, gerora, helburu horiekin bateragarri ez den moduan tratatuko.

Interesdun bakoitzarengandik jasotzen diren datuek egokiak, pertinenteak eta ez gehiegizkoak izan beharko dute kasuan kasuko xedeetarako, eta beharrezko den guztietan eguneratuko dira.

Datuak jaso aurretik, politika honetan arautzen diren kontu orokorrei buruzko informazioa emango zaio titularrari, haien tratamenduari dagokionez berariazko adostasun zehatza eta zalantzagabea adierazterik izan dezan, honako alderdi hauek kontuan izanik:

  1. Datuen tratamenduaren arduraduna
  2. Nola eskuratzen dira zure datuak
  3. Zure datuen tratamendua
  4. Zure datuak gordetzeko denbora
  5. Datuak tratatzeko legitimazioa
  6. Zure datuak komunikatu ahal dizkiegun hartzaileak
  7. Zure eskubideak, datuak ematen dizkiguzularik

1. Datuen tratamenduaren arduraduna

Gasteizko Udala da zure datuen arduraduna.

  • Posta helbidea: Teodoro Dublang Margolariaren kalea, 25; 01008 Vitoria-Gasteiz
  • Telefonoa: 945 16 11 00
  • Datuak babesteko delegatua: Ana Novoa andrea
  • Helbidea: dbo-dpd@vitoria-gasteiz.org

2. Nola eskuratzen dira zure datuak

Modu hauetan eskura ditzake datuak Gasteizko Udalak:

Interesdunak berak emanda

Litekeena da gure zerbitzuak eskatzean zerorrek emanak izatea -dela online, dela offline-, zurekin harremanetan jarri ahal izateko.

Webgune honen bitartez edo edozein azpidomeinu, mikrosite edo aplikazio mugikorren bitartez ematen dizkiguzularik datuak, jaso egiten dugu informazioa; esate baterako, erabiltzaile gisa izena ematen duzularik, edozein formulario datu pertsonalekin betetzen duzularik edo zuzenean posta elektronikoz guregana jotzen duzularik.

Zure datu pertsonalak ematean, informazio hori emateko gaituta zaudela bermatzen duzu, eta benetakoa, egiazkoa eta zehatza dela, eguneratuta dagoela, ez dela konfidentziala eta ez duela inongo kontratu-mugapen edo besteren eskubiderik urratzen, eta konpromisoa hartzen duzu ez duzula beste inongo erabiltzaileren lekua hartuko, hark webguneko zerbitzu eta edukietarako erregistratzean emandako datuak baliatuz.

Zuere erantzukizuna izango da zure datuak eta profila zuzen eta eguneratuta mantentzea, eta Gasteizko Udalak ez du inongo erantzukizunik izango zuk hala egin ezean.

Modu automatikoan, webgunea bisitatzen delarik

Webgunea bisitatzen duzunean, datuak bidaltzen dira zure nabigatzailetik gure zerbitzarira, zerbitzuak optimizatzeko eta erabiltzaile gisa duzun esperientzia hobetzeko; esate baterako, web-orrira hirugarrenen zerbitzuen bitartez sartzen zarenean -edo gure zerbitzuetan saioa hasten-, hala nola sare sozialen edo Googleren bitartez. Datu horiek automatikoki jaso eta gorde ditzakegu, gerok edo hirugarrenek, gure izenean. Hauek barne har ditzakete datu horiek:

  • erabiltzailearen IP helbidea
  • bisitaren data eta ordua
  • erabiltzailea datorreneko webgunearen URLa
  • gure webgunean bisitatutako orriak
  • erabilitako nabigatzaileari buruzko informazioa (nabigatzaile-mota eta bertsioa, sistema eragilea eta abar).

Erabilera eta saio horiek -eta erlazionatutako informazioa- tratatu eta erregistra dezakegu, dela modu independentean, dela hirugarrenen laguntzarekin, baita cookie-ak eta bestelako jarraipen-teknologiak baliatu ere, hala nola flash cookie-ak eta web-analisiak.

Cookie-en política

Hirugarren batek interesdunaren datuak komunikatzen dizkiolarik

Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 28.2 artikuluaren ildotik, edozein administraziok landutako dokumentuak kontsultatu edo eskuratu ahal izango ditu Gasteizko Udalak baldin eta datuen tratamendua beharrezkoa bada interes publikoko zereginen baterako edo Udalari dagozkion botere publikoak gauzatzeko -Datuak Babesteko Araudi Orokorraren 6.1 e) artikulua-. Izan ere, lege horretan jasotakoaren ildotik, administrazio publikoek ez diete interesdunei galdatuko aplikatzekoa den araudiak eskatzen ez duen edo interesdunak lehendik edozein administraziori emana dion datu edo agiririk.

Kasu horretaz gain, ez bazara zeu -interesdun gisa- zeure datuak eman dizkiguzuna, baizik eta hirugarren bat, izan liteke senideren batek emanak izatea horiek, edo proiektu sozialak, kulturalak edo kirolaren arlokoak nahiz lankidetza-hitzarmenak edo beste garatzeko akordioetara iritsiak garen entitate edo organizazio publiko nahiz pribatuek. Hauek izan litezke tratatzen ditugun datuen kategoriak: Identifikazio-datuak, ezaugarri pertsonalak, zirkunstantzia sozialak, akademiko eta profesionalak, ekonomikoak, finantzarioak eta aseguruen arlokoak, ondasun eta zerbitzuen transakzioak, enpleguaren xehetasunak, baita interesdunaren osasunaren inguruko bereziki babestutako datuak ere.

Politika hau onartzen duzularik, ahalmena aitortzen diozu Gasteizko Udalari proiektu sozialak, kulturalak edo kirolaren arlokoak nahiz lankidetza-hitzarmenak edo beste garatzeko akordioetara iritsia den entitate edo organizazio publiko nahiz pribatuei datu osagarriak eskatzeko, beharrezko direlarik aurreko helburuetarako beharrezko den informazioa osatzeko.

Bereziki babestutako datuak tratatzeko legitimazioa interesdunaren berariazko adostasunak ematen du. Horrenbestez, datuak ematen dizkigun hirugarrenaren erantzukizuna da -hau da, proiektu sozialak, kulturalak edo kirolaren arlokoak nahiz lankidetza-hitzarmenak edo beste garatzeko akordioetara iritsiak garen entitate edo organizazio publiko nahiz pribatuena- bai interesdunaren aldez aurreko eta berariazko adostasuna edukitzea haren datuak tratatu eta guri komunikatzeko, bai hari jakinaraztea Udalak beraren datuak tratatuko dituela.

Baldin eta ez bada interesduna bera datuak ematen dizkiguna, baizik eta hirugarren bat, horrek bermatu beharko du berariaz interesdunaren baimena duela haren datuak emateko, eta erantzukizun orotatik libre geratuko da Udala hark erreklamaziorik eginez gero; esan nahi baita interesdunaren izenean edo haren interesa dela medio datuak komunikatu dizkiguna eta ez beste inor izango dela erantzule halakoetan.

Interesdunak hirugarrenen datuak komunikatzen dituelarik

Beste inoren datuei gagozkielarik, kontu berezia eduki behar duzu horien pribatutasuna errespetatzeko, izaera pertsonaleko datuak komunikatu edo publikatzean. Datuen titularrak bakarrik baimendu dezake bere datu pertsonalen tratamendua. Hirugarrenen datuak ematen badizkiguzu, zure erantzukizuna da aldez aurreko eta berariazko adostasuna edukitzea haien datuak tratatu eta komunikatzeko, eta haiei jakinaraztea Udalak beraien datuak tratatuko dituela. Hirugarren datuak haien adostasunik gabe argitaratzeak, datuak babesteko araudia urratzeaz gain, ohore-eskubidearen, intimitate-eskubidearen eta norberaren irudiaren eskubidearen inguruko araudia ere urra dezake. Hirugarrenen datu pertsonalak ematen badizkiguzu, pribatutasun-politika hau onartzen duzularik berariaz bermatzen duzu interesdunaren baimena duzula horretarako, eta erantzukizun orotatik libre uzten duzu Udala hark erreklamaziorik eginez gero; esan nahi baita interesdunaren izenean datuak komunikatu dizkiguna eta ez beste inor izango dela erantzule halakoetan.

3. Zure datuen tratamendua

Ematen dizkiguzun datuak -baita herritar edo interesdunarekiko harremanetan sortzen den beste edozein ere- hainbat helburutarako trata ditzakegu, ematen diren udal zerbitzuen arabera, eta, nolanahi ere, harekiko kontaktua eta komunikazioa mantentzeko eta Udalari eskatutako edo Udalak ematen dituen zerbitzuak kudeatzeko.

Behar izanez gero, datuak hartzeko bideetako bakoitzean -webguneko formularioak, paperezko formularioak, lokuzio edo kartelak eta informazio-oharrak- txertatutako informazio-klausulen bitartez adieraziko dira helburu esplizituago eta zehatzagoak, kasuan kasu.

4. Zure datuak gordetzeko denbora

Oro har, ematen dizkiguzun datu pertsonalak arreta-historial bat mantentzeko gordeko ditugu, eta gure zerbitzuak modu efizientean kudeatzeko, Gasteizko herritar izaerari eusten diozun bitartean eta, interesduna zaren aldetik, ezabatzeko eskatzen ez duzun bitartean; eta, hala eskatuta ere, mantendu egingo ditugu, blokeatuta bada ere -behar den denboraz, tratamendua mugaturik-, beste helbururik gabe ezpada bete beharrekoak zaizkigun lege- eta kontratu-betebeharrak betetzea, edo gure erantzukizun oro preskribatu arteko legezko epeak igaro arte, edo interesdunarekiko harremanetatik sortzen diren erreklamazioak bideratu nahiz halakoetan defendatzeko.

Beste kasu batzuetan, tratamendu-jardueren erregistroan datu pertsonalen tratamendu bakoitzeko zehazten denaren mende egongo da datuak gordetzeko epea.

5. Datuak tratatzeko legitimazioa

Datuak tratatzeko legitimazioa ematen duen oinarri juridikoa era askotakoa izan daiteke: interesdunak adostasuna eman izana, lege-betebeharren bat bete behar izatea, Udalak interes publikoko zereginen bat bete edo dagozkion botere publikoak baliatu behar izatea, ezinbestean babestu beharreko interesak babestu behar izatea edo kontratu bat gauzatu behar izatea.

Eskatutako datuak ematea nahitaezkoa da, ezinbestekoak direnez zure eskariari erantzuteko edo gure zerbitzuak emateko. Ez badizkiguzu ematen, ezingo dugu halakorik egin.

Zure datuak ematen dizkiguzularik, modu zalantzagabean ematen diguzu adostasuna, trata ditzagun, esan nahi baita zure adostasunaren baieztapen argitzat joko dela egintza hori. Edozein unetan uka zenezake adostasun hori, helbide honetara idatziz: dbo-dpd@vitoria-gasteiz.org .

6. Zure datuak komunikatu ahal dizkiegun hartzaileak

Ematen dizkiguzun datuak hirugarren entitateei komunikatu ahal izango dizkiegu, datu-lagatzailearen eta datu-hartzailearen eginkizun legitimoekin zuzeneko lotura duten xedeak betetzeko, baita datu-komunikazioak egiteko lege-betebeharra dagoen entitate edo erakundei ere, edo proiektu sozialak, kulturalak edo kirolaren arlokoak nahiz lankidetza-hitzarmenak edo beste garatzeko akordioetara iritsiak garen entitate edo organizazio publiko nahiz pribatuei.

Jakinarazten dizugu ezen, Estatu Batuetako enpresa hornitzaileak erabiltzen baditugu, zeinek datu pertsonaletara sarbidea izan baitezakete, gure jardueraren osagarri diren zerbitzuak emate aldera -ostatatzea, housing, software as a service, urruneko segurtasun-kopiak eta mantentze-lan informatikoak, posta elektronikoaren kudeatzaileak, e-posta bidalketak eta e-mail marketing, artxibo-transferentziak eta abar-, enpresa horiek diferenteak izan daitezke eta denboran zehar aldatu, baina, nolanahi ere, Estatu Batuen eta Europar Batasunaren arteko Privacy Shield akordioari atxikitako enpresak aukeratuko ditugu, edo babes-maila egokikotzat jo diren herrialdeetakoak, esan nahi baitu Europakoen pareko betekizunak betetzera behartzen dutela beren burua, datuak babesteari dagokionez. Edonola ere, datuak babesteko politika hau onartzen duzularik, berariaz eta modu zalantzagabean ematen duzu baimena enpresa horiei datuak komunikatzeko, jakinaren gainean zaudelarik horrek datuen nazioarteko transferentzia egitea dakarrela berekin, Europako Espazio Ekonomikotik kanpoko herrialde batera.

7. Zure eskubideak, datuak ematen dizkiguzularik

  • Datuetan sartzeko eskubidea: Zein datu pertsonal tratatzen ari garen galde egin diezagukezu, baita horiek kopia eskatu ere.
  • Zuzentzeko eskubidea: Oker dauden datu pertsonalak zuzentzako eska diezagukezu, eta osagabeak osatzeko, baita deklarazio osagarria eginez ere.
  • Ezabatzeko eskubidea (ahanztura-eskubidea): Zure datu pertsonalak ezabatzeko eska diezagukezu, baldin eta, zertarako bildu ziren, horretarako dagoeneko beharrezko ez badira, adostasuna emateari uzten badiozu, legez kanpokoko tratamendurik eman bazaie edo legezko betebeharra bete bada.
  • Tratamendua mugatzeko eskubidea: Zure datuen tratamendua mugatzeko eska diezagukezu; hala egiten baduzu, erreklamazioak egiteko eta aldezteko bakarrik gordeko ditugu.
  • Datuak eraman ahal izateko eskubidea: Zure datu pertsonalak formatu egituratu, erabilera komuneko eta irakurketa mekanikoko batean itzul diezazkizugula eska diezagukezu -zeuri edo zuk esaten diguzun beste norbaiti-.
  • Aurka egiteko eskubidea: Zure datuei ematen zaien tratamenduaren aurka egin dezakezu,tratamendu hori fitxategiaren arduradunaren interes legitimoan oinarritzen bada edo publizitate-xedeetarako bada.
Eskubideak baliatzea

Eskubide horiek baliatzekotan, eskabidea egin beharko diozu Udalari, idatziz eta sinatuta, eta nortasun-agiria aurkeztu, pribatutasun-politika honen hasierako atalean adierazitako posta-helbidera edo helbide elektronikora igorriz. Zure datuak aldatuz gero, helbide berean jakinarazi beharko duzu. Eskabide horietako edozein jasotzen dugularik, legezko epeetan erantzungo dugu.

Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren aurrean erreklama dezakezu. Balia ditzakezun eskubideen inguruko informazio gehiago nahi baduzu, edo horretarako formularioak eskuratu, Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren webgunera jo dezakezu: www.avpd.es.

Orobat balia daitezke eskubide horiek online, Gasteizko Udalaren egoitza elektronikoaren bitartez.