Zein komeni zaizu? ezagutu Udalaren diru-laguntzak (Beteta dago. Izena eman nahi baduzu itxarote-zerrendan geratuko zara)
6 otsaila 2018- 17:00
HEI Herritartasunerako Eskola Irekia egistasmoaren baitan jasotako jarduera
Diru-laguntzak zer diren, horien oinarri orokorrak eta zehatzak, eta diru-laguntza lerroak jorratuko dira, besteak beste. Deialdien xedea, baldintzak eta epeak. Justifikazioak eta memoriak.
Eguna: Otsailak 6.
Ordua: 17:00 – 19:00
Hizkuntza: gaztelania
Lekua: Simone de Beauvoir Elkarteen Etxea, 2. solairua. San Ignacio Loiolako, 8
Norentzat: Herritarren erakundeentzat, elkarteentzat, fundazioentzat…
Laguntzailea:Herritarren Partaidetzaren Zerbitzua.
Hizlaria: Mariló Movilla. Partaidetza eta Gizarte Etxeen Saileko Administrazio Kudeaketako teknikari juridiko arduraduna.
Izen ematea
Sarrera doan, aurrez izena emanez gero. Izena emateko modu ezberdinak egongo dira zabalik: hemen edo 010 telefonora deituz (edo 945 161 100 zenbakira, hiritik kanpo deituz gero) eta aurrez aurre Herritarren Arretarako Bulegoetan.
Jardueretarako izena emateko epea 2017ko irailaren 20an irekiko da. Eskolako jardueretarako lekuak izena eman den ordenaren arabera esleituko dira.
Izena eman baduzu, baina azkenean ezin baduzu jardueran parte hartu, jakinarazi iezaguzu hura hasi baino lehen, 945 161687 telefono-zenbakira deituta edo heieskola@vitoria-gasteiz.org bidez. Baja emanez gero, beste pertsona batek bete ahal izango du zuk libre utzitako lekua.
Izen-emateen gutxieneko kopurura iristen ez diren jarduerak bertan behera gera daitezke.