Ekitaldiak kargatzen
ekitaldia hau amaitu da.

HEI Herritartasunerako Eskola Irekia egistasmoaren baitan jasotako jarduera

Jarraitu zuzenenan

Eguna: otsailak 15

Ordua: 10:00 – 19:00

Lekua: Goiuri Jauregia. Martín de Salinas Aretoa

Norentzat: herritarrentzat, udal-teknikarientzat eta ordezkari politikoentzat

10:00 – 11:30. Hitzaldia: “Joera eta esperientzia berritzaileak Herritarren Partaidetzaren alorrean”

Hizlaria: Bernardo Gutierrez. Kazetaria, idazlea, ikerlaria, aktibista, eta Madrilgo MediaLab-Prado herritar-berrikuntzarako laborategietako komunikazio-arduraduna.

Bernardo Gutierrezek herritarren mugimendu partaidetza berriei buruz eta Administraziorekiko beharrezko loturari buruz hitz egingo digu. Baita parte-hartze horretan Administrazioa liderkide izateko beharraz ere.. Gauzak hain azkar doazen mundu honetan, etorkizuna hemen dugu. Hori dela eta, etziko prestatu behar dugu geure burua.

11:30 – 12:00. Atsedena

12:00 – 14:00. Herritar-berrikuntzaren esperientziak

Zenbait hiritako ordezkariek herritarren partaidetzaren alorrean izan dituzten esperientziak eta udalerrian lortzen ari diren ondorioak hurbiletik ezagutzeko aukera eskainiko digute:

  • Jun: Twitter, partaidetzarako eta gardentasunerako tresna gisa. José Antonio Rodriguez Salas – Jun Udalerriko alkatea.
  • Bartzelona: Auzoa, partaidetzaren ardatz. Oscar Rebollo Izquierdo- Komunitate Jardueraren zerbitzuburua, herritarren eskubideen, kulturaren, partaidetzaren eta gardentasunaren kudeatzailea Bartzelonako Udalean.
  • A Coruña: Herritarren Laborategiak. Caludia delso carrera – Partaidetzaren eta Berrikuntza Demokratikoaren zinegotzia A Coruña Udalean.
  • Gasteiz: Gasteizko mugikortasun iraunkorraren hitzarmenaren eredua, modu partekatuan ikasteko saiakera. Juan Carlos Escudero – Ingurugiro gaietarako Ikastegiaren Mugikortasun Iraunkorraren eta Espazio Publikoaren Planaren garapenaren teknikari koordinatzailea Gastezko Udalean.

16:00 – 17:00. Hitzaldia: “Partaidetzan berritzeko ikuspegi esperimentala”

Hizlaria: Francisco Rojas Martín – Novagob erakundeko Zuzendaria

Azken urteotan nazioarteko hainbat administrazio publikok guneak jarri dituzte martxan berrikuntza publikorako prozesuetan ikuspuntu esperimentala aplikatzeko, gobernu-laborategiak izenekoak (GovLabs). Saioan esperientzia nabarmenen batzuk ezagutuko ditugu, funtzionamendu-logikak, erabilitako metodologiak eta hiritar laborategiekiko desberdintasunak eta antzekotasunak.

17:00 – 19:00 Lantegia: “Teoriatik praktikara. Berrikuntza publikorako ikuspegi esperimentala aplikatzen” Open Space

Emma Ortiz. Psikologian lizentziaduna, giza baliabideen kudeaketan eta Coch sistemikoan masterduna eta formakuntza proiektuetan eta pertsonen garapenean, lantldeetan eta transformazio kulturalean esperientzia handikoa.

Emmaren gidaritzapean, guztion artean aukera eta ideia jakin batzuk identifikatuko ditugu, gure udalerrietan burutu ditzakegun balizko praktikak ezagutzeko.

Open Space metodologiari jarraituz, honako gai hauei helduko diegu; komunikazioa eta gardentasuna, herritarren partaidetzaren etorkizuna, auzoak eta mugikortasun iraunkorra.

Izen ematea

Sarrera doan, aurrez izena emanez gero. Izena emateko epea urriaren 20an irekiko da. Izena emateko modu ezberdinak egongo dira zabalik: hemen, 010 telefonora deituz (edo 945 161 100 zenbakira, hiritik kanpo deituz gero) eta aurrez aurre Herritarren Arretarako Bulegoetan.

Izena eman baduzu, baina azkenean ezin baduzu jardueran parte hartu, jakinarazi iezaguzu hura hasi baino lehen, 945 161687 telefono-zenbakira deituta edo heieskola@vitoria-gasteiz.org bidez. Baja emanez gero, beste pertsona batek bete ahal izango du zuk libre utzitako lekua.

Izen-emateen gutxieneko kopurura iristen ez diren jarduerak bertan behera gera daitezke.

Hitzaldietan zeinu-hizkuntzako interpreteak izango dira.

Hitzaldietan haurtzaindegi-zerbitzua eskatu ahal izango da, 5 egun lehenagora arte, heieskola@vitoria-gasteiz.org posta elektronikoaren bidez edo 945161687 zenbakira deituta.