Ekitaldiak kargatzen
ekitaldia hau amaitu da.

Elkarte baten sorrera, oro har, herritarrek hautemandako premia baten ondorio izaten da, eta horrek, halaber, esku-hartze proiektu bat eragiten du. Proiektu hori eguneratua ez badago, gauzak beti horrela egin izan ditugulako egiten baditugu, baliteke gure aldaketarako gaitasunak bere balio osoa galtzea, eta gure elkarteak ere bai.

Lan-saio honetan azpimarratuko dugu zein garrantzitsua den gure eguneroko lanean gidatuko gaituen proiektu bat edukitzea eta proiektu horrek unean uneko premietara egokitzeko gaitasuna edukitzea.

Baina… badugu proiekturik?

HEI Herritartasunerako Eskola Irekia egistasmoaren baitan jasotako jarduera.

Hitzaldia streaming-en bidez ere jarrai daiteke ekitaldia webgune honetan.

Lekua:
Goiuri Jauregia. Martin de Salinas aretoa.
H i zkuntza:
Gaztelania.
Sarrera:
Gonbidapen bidezko sarrerak. Urtarrilaren 8tik aurrera jaso daitezke gizarte etxeetan eta kirol instalazioetan.

Hizlaria: Oscar Rebollo

Oscar Rebollo (foto UAB) Soziologiako irakaslea da Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan, eta ikerlaria Gobernu eta Politika Publikoen Institutuan (IGOP), unibertsitate berean. Zenbait udal gobernuren aholkulari izan da (Bartzelona, Girona, L’Hospitalet, Donostia, Rubí, Sabadell, Terrassa eta beste batzuk), eta hiri-eraldaketarako proiektuen koordinatzaile.

Oharra

Hitzaldietan haurtzaindegi-zerbitzua edota zeinu-hizkuntzako interpreteak eskatu ahal izango dira, 5 egun lehenagora arte, heieskola@vitoria-gasteiz.org posta elektronikoaren bidez edo 945161687 zenbakira deituta.