
HEI lantegia: Bilera eraginkorrak, moderatzen eta eztabaidatzen ikastea. Ikastaroa beteta dago (euskara)
23 urtarrila 2019- 10:30
HEI Herritartasunerako Eskola Irekia egistasmoaren baitan jasotako jarduera
Egunak: urtarrilak 23 eta 24
Ordua: 10:30 – 14:30
Hizkuntza: euskaraz
Lekua: Landatxo gizarte etxea
Norentzat: herritarrentzat, udal-teknikarientzat eta ordezkari politikoentzat
Helburua:
- Bileren eraginkortasuna bermatzea, dinamizatzaileak haren emaitzaren erantzule gisa duen eginkizuna ondo betetzen duenean.
- Bilera modu eraginkorrean garatzen dela bermatzea, pertsonen parte-hartzea eta horien konpromisoa eta erantzukizuna sustatzen duten tresnak eta gaitasunak erabiliz.
Programa:
1.- Bileretan izan ohi diren zailtasunak: Zer egin?
2.- Nola prestatu bilera bat:
1. fasea. Planifikatu: “Lehenengo, lehenengoa”
2. fasea. Antolatu: Eremua, informazioa, deialdia
3.- Bileraren garapen eraginkorra:
3. fasea. Egitura eta kontrola: Nola dinamizatu bilera partaidetza ahalbidetzeko
Hitz egiteko gaitasunak
4. fasea. Laburpena eta erregistroa: akordioak, konpromisoa eta ekintza-plana
4.- Gure bileren ikaskuntza:
5. fasea. Azterketa eta ebaluazioa: Etengabeko hobekuntza
Metodología:
Ikaskuntza partekatuko lantegi bat izango da eta, bertan, parte-hartzaileek eginkizun aktiboa bereganatuko dute beren sailetako bilerak dinamizatzeko eta errazteko orduan aurkitzen dituzten zailtasunei aurre egiteko: ordezkari gisa duten eginkizuna, bilera eraginkorrak izateko partaidetza, erabilera eta tresna eta teknika egokiak erabiltzen direla sustatzea (deialdia, agenda, bileraren protokoloa…) eta konpromisoa kudeatzea.
Parte-hartze eta rol play metodologiak erabiliko dira bilerak dinamizatzeko gaitasun eraginkorrak garatzeko.
Izen ematea
Sarrera doan, aurrez izena emanez gero. Izena emateko modu ezberdinak egongo dira zabalik: hemen edo 010 telefonora deituz (edo 945 161 100 zenbakira, hiritik kanpo deituz gero) eta aurrez aurre Herritarren Arretarako Bulegoetan.
Jardueretarako izena emateko epea 2018ko urriaren 2an irekiko da. Eskolako jardueretarako lekuak izena eman den ordenaren arabera esleituko dira.
Izena eman baduzu, baina azkenean ezin baduzu jardueran parte hartu, jakinarazi iezaguzu hura hasi baino lehen, 945 161687 telefono-zenbakira deituta edo heieskola@vitoria-gasteiz.org bidez. Baja emanez gero, beste pertsona batek bete ahal izango du zuk libre utzitako lekua.
Jarduera guztietan zaintza zerbitzua eta zeinu-hizkuntza interpretea eskuragarri. Jarduera hasi baino 5 egun lehenago gutxienez eskatu beharko da zerbitzua, heieskola@vitoria-gasteiz.org helbidean edo 945 16 16 87 telefonoan.
Izen-emateen gutxieneko kopurura iristen ez diren jarduerak bertan behera gera daitezke.