Ekitaldiak kargatzen
ekitaldia hau amaitu da.

HEI Herritartasunerako Eskola Irekia egistasmoaren baitan jasotako jarduera

Jarraitu zuzenean

Lurreko bizi-kalitatearentzat mehatxu larriak diren prozesu atzeraezinei aurre egiteko gobernantzan tokiko eta munduko eskalan inplikatzeko beharraz mintzatuko zaigu Federico Mayor Zaragoza.

Federico Mayor Zaragoza

Bartzelonan jaio zen, 1934an. Farmazian doktorea. Severo Ochoa Biologia Molekularreko Zentroaren sortzailea. Espainiako Gobernuko Hezkuntza eta Zientzia ministro, Europako Legebiltzarreko diputatu eta UNESCOko zuzendari nagusi izan zen.

Gaur egun, Bakearen Kulturarako Fundazioko presidente eta DEMOSPAZ Unibertsitate Institutuko presidentekide da.

Lekua: Europa Biltzar Jauregia. Maria de Maeztu auditorioa.

Xehetasunak

Gonbidapen bidezko sarrera. Urriaren 1ek aurrera jaso ahal izango dira gizarte-etxeetan eta kirol instalazioetan.

Zeinu-hizkuntzako interpreteak izango dira.

Hitzaldietan menpekotasun egoeran dagoen pertsona etxean zaintzeko zerbitzua edo txikientzako ludoteka eskatu ahal izango da, 5 egun lehenagora arte, heieskola@vitoria-gasteiz.org posta elektronikoaren bidez edo 945161687 zenbakira deituta.