Ekitaldiak kargatzen
ekitaldia hau amaitu da.

HEI Herritartasunerako Eskola Irekiaren 2018-2019 ikasturtearen amaierako jarduera. Solasaldia eta antzezlana Alberto San Juan-en eskutik.

Lekua:
Europa Biltzar Jauregia. Francisco de Vitoria auditorioa.
Hizkuntza:
Gaztelaniaz.
Sarrera:
Gonbidapenen bidezko sarrerak. Maiatzaren 8tik aurrera jaso daitezke gizarte etxeetan eta kirol instalazioetan.

Solasaldia: Zer da "Teatro del Barrio" (auzoko antzerkia)?

Proiektu honek antzerkiak gizartea eraldatzeko duen gaitasuna aintzat hartzen du eta herritarrei XXI. mendeko aldaketa kultural eta politikoetan parte hartzeko aukera ematen die. Ekonomia eredu berri honek herritarrak produkzio moduen jabe eta kudeatzaile izatea proposatzen du. Madrilgo Triangulo aretoan kokatua dago. M15 mugimenduko magalean sortu zen espazio irekien eta asanblearioen beharrei erantzuna emateko. Antolaketa eredua irabazi-asmorik gabeko kontsumo kooperatiba batena da. Zuzendaritza batzordeak, bazkide sortzaileek eta bazkide kooperatibistek osatzen dute kooperatiba. Hiru lan ildo jorratzen ditu: programazio kultural egonkorra, kontsumo arduratsuaren plataforma eta Auzoko Unibertsitatea. Pentsamenduak, politikak eta umoreak espazioa izan dezaten jaio da proiektua.

Antzezlana: “Espainiar kapitalista gazte baten autoerretratua”

Alberto San Juan, Animalario konpainiaren kide fundatzaileetako bat, bakarka aurkeztuko zaigu “Espainiar kapitalista gazte baten autoerretratua” izeneko lanarekin, eta gure egunerokotasunari eta gure historiari buruz duen ikuspegi beti kritikoa erakutsiko digu umore giroan.

“Kapitalista naiz. Elikagaiekin espekulatzen duen banku batean dut kontua. Medikuntza-aseguru pribatua dut. Bere bezeroei lapurtzen dien enpresa batekin kontratatua dut argindarra, haren helburua etekinik handiena ateratzea delako. Lanean, lortu dezakedan soldatarik handiena kobratzen dut, nire lankideen soldatak eta gainerako lan-baldintzak zein diren kezkatu gabe…”

Egilea, zuzendaria eta interpretea: Alberto San Juan.

Xehetasunak

Gonbidapen bidezko sarrerak. Maiatzaren 8tik aurrera jaso daitezke gizarte etxeetan eta kirol instalazioetan.

Hitzaldietan haurtzaindegi-zerbitzua edota zeinu-hizkuntzako interpreteak eskatu ahal izango dira, 5 egun lehenagora arte, heieskola@vitoria-gasteiz.org posta elektronikoaren bidez edo 945 16 16 87 zenbakira deituta.