
ekitaldia hau amaitu da.
3ren artean Zineforuma: ‘Los lobos’
10 martxoa 2022- 19:00
Jatorrizko bertsioa gaztelaniaz.
Zortzi eta bost urteko bi haurrek Mexikotik Alburquequera bidaiatuko dute amarekin batera, bizitza hobe baten bila. Ama lanetik itzultzeko zain daudela, auzo berri eta arriskutsuari begiratuko diote leihotik, kaseteekin ingelesa ikasiko dute, eta amak Disneylandera joateko hitza bete ahal izatea desiratuko dute.
Urtea: 2019
Iraupena: 96 min.
Herrialdea: Mexiko
Zuzendaria: Samuel Kishi Leopo
Generoa: Fikzioa
Tokia: Florida zinemak, 1. aretoa
Zineforumaren hizkuntza: Gaztelania
Koordinatzailea: Helena Gonzalez Estevez, Zinhezba kultur elkarteko zinema-programatzailea.
Sarrera doakoa da, baina aldez aurretik gonbidapena eskatu behar da. Eskaera egiteko epea ekitaldia baino 20 egun lehenago irekiko da.