Ekitaldiak kargatzen
ekitaldia hau amaitu da.

HEI Herritartasunerako Eskola Irekia egistasmoaren baitan jasotako jarduera

Egunak: otsailak 5, 12, 19 eta 26.

Ordua: 18:00-20:00

Hizkuntza: Gaztelania

Lekua: Simone de Beauvoir Elkarteen Etxea (San Ignacio Loyolakoa, 8)

Norentzat: Udal-teknikarientzat, ordezkari politikoentzat eta herritarrentzat

Sarrera doakoa izango da aurrez izena emanez gero (leku-kopurua: 25)

Helburua:

  • Modu aktiboan eta eraginkorrean entzuteko ditugun muga pertsonalak ezagutzea eta ulertzea.
  • Beste pertsona batzuekin hobeto hitz egiteko eta ulertzeko entzuten ikastea.

Programa:

1.- Elkarrizketa eta harremana gauza bera dira: entzuteak elkarrizketetan duen garrantzia

2.- Entzutearen mugak: sinesmenak, suposizioak, aitzakiak… Nola hauteman?

3.- Entzuten ikastea:

Entzuteko borondatea

Behaketa pertsonala: konturatzea

Entzute aktiboaren gakoak

4.- Ahalik eta gehien entzutea: Enpatia

5.- Enpatia, emozioak ulertzeko artea. Nola garatu gure enpatia-gaitasuna?

Metodologia:

Praktikoa, pertsonala eta parte-hartzailea. Hausnarketarako eta praktika indibidualerako jarduerak egingo dira pertsona bakoitzak entzuteko norbere mugak ezagutu ditzan. Taldekako ariketak eta dinamikak egingo dira entzute aktiboaren gako eraginkorrak jorratzeko, baita rol play eta bizipen-jarduerak ere, entzutearen eta enpatiaren dimentsio emozionala lantzeko. Lantegian erabiliko den metodologiak entzuten ikastea du helburu, baina baita ikasitakoa parte-hartzaileen benetako egoeretara eramatea eta horietan aplikatzea ere.

Xehetasunak

Sarrera doan, aurrez izena emanez gero. Izena emateko modu ezberdinak egongo dira zabalik: hemen edo 010 telefonora deituz (edo 945 161 100 zenbakira, hiritik kanpo deituz gero) eta aurrez aurre Herritarren Arretarako Bulegoetan.

Jardueretarako izena emateko epea 2017ko irailaren 20an irekiko da. Eskolako jardueretarako lekuak izena eman den ordenaren arabera esleituko dira.

Izena eman baduzu, baina azkenean ezin baduzu jardueran parte hartu, jakinarazi iezaguzu hura hasi baino lehen, 945 161687 telefono-zenbakira deituta edo heieskola@vitoria-gasteiz.org bidez. Baja emanez gero, beste pertsona batek bete ahal izango du zuk libre utzitako lekua.

Izen-emateen gutxieneko kopurura iristen ez diren jarduerak bertan behera gera daitezke.

Izen-emateen gutxieneko kopurura iristen ez diren jarduerak bertan behera gera daitezke.