Ekitaldiak kargatzen
ekitaldia hau amaitu da.

Plataforma bidezko finantzaketa kolektiboko mekanismoek, crowdfunding-ak adibidez, proiektu komunitarioen garapenarekin zerikusia duen funtsezko oinarria dute.

Crowdfunding zibikoari buruzko lantegi honetan honakoak landuko ditugu: batetik, crowdfunding zibikoaren tipologiak, erabilerak eta konbinazioak; eta bestetik, gizarte-ekimena oinarri dutenak eta funts publiko/pribatuekin konbinatzen direnak.

Lantegia Mauricio O 'Brienek emango du, ―European Crowdfunding Networkeko Lurralde Garapeneko eta Prestakuntzako arduraduna eta crowdfunding, diseinu eta komunikazio eta gizarte eta landa arloko ekintzailetzaren aholkularia―.

Xehetasunak:

Eguna: maiatzak 13

Ordutegia: 18:30 – 20:00

Hizkuntza: gaztelania

Norentzat: elkarteak

Formatua: online

Izen-ematea: sarrera doan, aurrez izena emanda . Jarduera izan baino egun batzuk lehenago konektatzeko esteka eta jardueraren kodea jasoko dituzu.

Informazio gehiago

Sarrera doan, aurrez izena emanda. Izena emateko moduak: hemen edo 010 telefonora deituz (edo 945 161 100 zenbakira, hiritik kanpo deituz gero) eta aurrez aurre Herritarrei Laguntzeko Bulegoetan.

Izena emateko epea 2021eko apirilaren 27tik aurrera izango da. Eskolako jardueretarako lekuak esleituko dira izen-emateen hurrenkeraren arabera.

Izena eman baduzu, baina azkenean ezin baduzu jardueran parte hartu, jakinarazi iezaguzu lantegia izan baino lehen; horretarako deitu 945 161687 telefono-zenbakira edo bidali mezu bat helbide elektroniko honetara: heieskola@vitoria-gasteiz.org. Hartara, baja emanez gero, beste pertsona batek bete ahal izango du zuk libre utzitako lekua.

Izen-emateen gutxieneko kopurura iristen ez diren jarduerak bertan behera gera daitezke.

HEI Herritartasunerako Eskola Irekia egitasmoaren baitako jarduera.