Ekitaldiak kargatzen
ekitaldia hau amaitu da.

Ekitaldia online jarraitu dezakezu, Herritartasunerako Eskolako zuzeneko emanaldien orrialdearen bidez. Emisioa maiatzaren 6ko 18:30ean hasiko da.

Koronabirusaren pandemiak gogorarazi digu erronka handiei ezin zaiela heldu indibidualismo berekoitik, elkarrekiko laguntzatik baizik; ez lehia basatitik, baizik eta lankidetzatik eta elkartasun aktibotik. Beharrezkoa da, beraz, herritar argi eta arduratsuen ahaleginak batzea politika- eta enpresa-boterearekin. Eta ez bakarrik denok itsasontzi berean gaudelako, baizik eta, batez ere, pertsonen duintasuna eta naturaren balioa axola zaizkigulako.

Horretaz guztiaz arituko da Adela Cortina, Etika eta Filosofia Politikoko katedraduna Valentziako Unibertsitatean, baita Zientzia Moral eta Politikoen Errege Akademiako kidea. Hartara, akademia1857an sortu zenetik sartu den lehen emakumea da. Bere argitalpenen artean honakoak aipa ditzakegu: Ética mínima; Ética sin moral; Ética aplicada y democracia radical; Ciudadanos del mundo; Por una ética del consumo; Ética de la razón cordial; Las fronteras de la persona; Justicia cordial eta Neuroética y neuropolítica.

Ekitaldia Europa jauregian izango da, eta Adela Cortina bideokonferentziaz arituko da. Naiara Lopez de Munain kazetariak Europa jauregitik aurkeztuko du hitzaldia eta berarekin hitz egingo du. Era berean, bertaratutako jendeak proposatzen dituen gaiak eta online iristen direnak planteatuko dizkio.

Sarrera doan, aurrez izena emanda. Bakarrik bete behar dute formularioa ekitaldia Europa Jauregian jarraitu nahi dutenek. Apirilaren 26tik aurrera eman daiteke izena, telefonoz (010 edo 945 16 11 00), aurrez aurre Herritarren Arretarako Bulegoetan, eta online:

Izena eman Europako ekitaldirako

Emisioa online jarraitzeko ez da izena eman behar.

Informazio gehiago

Izena eman baduzu, baina azkenean ezin baduzu jardueran parte hartu, jakinarazi iezaguzu hura hasi baino lehen, 945 16 16 87 telefono-zenbakira deituta edo heieskola@vitoria-gasteiz.org bidez. Baja emanez gero, beste pertsona batek bete ahal izango du zuk libre utzitako lekua.

Izen-emateen gutxieneko kopurura iristen ez diren jarduerak bertan behera gera daitezke.

HEI Herritartasunerako Eskola Irekia egitasmoaren barruan jasotako jarduera

*Begoña Roman Maestre Bartzelonako Unibertsitateko Filosofia Fakultateko irakaslea da. Kataluniako Generalitateko "Aporía: Filosofía contemporánea, ética y política" ikerketa taldeko kidea da. Bere espezializazio-arloa etika aplikatua da. Kataluniako Gizarte Zerbitzuen Etika Batzordeko lehendakaria da, eta Kataluniako Bioetika Batzordeko kidea, besteak beste.