Ekitaldiak kargatzen
ekitaldia hau amaitu da.

Elkarte jakin bat definitzen duten elementuetako asko ―helburuak , asmoak, egitekoa eta antolatzeko modua, eta abar― ideia nagusi batean laburbil daitezke: elkarte-proiektua.

Elkarte-proiektuak lotzen du elkartea gizartearekin. Elkarteak bere proiektuaren bidez hitz egiten du gizartearekin. Eta bere proiektua abiapuntu, elkarte bakoitzak proposatu eta deitu egiten du; eman eta jaso egiten du; besteri galdetu eta gizarte eta erakunde eragileek galdetzen diote berari.

Saioan, proiektuaren funtsaz ez ezik, proiektua eraikitzeko moduari buruzko zenbait gogoeta eta elementu praktiko ere aztertuko ditugu.

Horretaz guztiaz arituko da Oscar Rebollo, Soziologiako irakaslea da Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan, eta ikerlaria Gobernu eta Politika Publikoen Institutuan (IGOP). Zenbait udal gobernuren aholkulari izan da (Bartzelona, Girona, L’Hospitalet, Donostia, Rubí, Sabadell, Terrassa eta beste batzuk), eta hiri-eraldaketarako proiektuen koordinatzaile.

Xehetasunak:

Eguna: ekainak 17

Ordutegia: 18:30 – 20:00

Hizkuntza: gaztelania

Tokia: Landatxo gizarte etxea

Izen-ematea: sarrera doan, aurrez izena emanda

Informazio gehiago

Sarrera doan, aurrez izena emanda. Izena emateko moduak: hemen edo 010 telefonora deituz (edo 945 161 100 zenbakira, hiritik kanpo deituz gero) eta aurrez aurre Herritarrei Laguntzeko Bulegoetan.

Izena emateko epea 2021eko ekainaren 4tik aurrera izango da. Eskolako jardueretarako lekuak esleituko dira izen-emateen hurrenkeraren arabera.

Izena eman baduzu, baina azkenean ezin baduzu jardueran parte hartu, jakinarazi iezaguzu lantegia izan baino lehen; horretarako deitu 945 161687 telefono-zenbakira edo bidali mezu bat helbide elektroniko honetara: heieskola@vitoria-gasteiz.org. Hartara, baja emanez gero, beste pertsona batek bete ahal izango du zuk libre utzitako lekua.

Izen-emateen gutxieneko kopurura iristen ez diren jarduerak bertan behera gera daitezke.

HEI Herritartasunerako Eskola Irekia egitasmoaren baitako jarduera.