Ekitaldiak kargatzen
ekitaldia hau amaitu da.

Tailer honen helburua da eraikitzea elkartzeko gune bat hainbat alderdi politikotako eta hiriaren kudeaketan erantzukizuna duten lagunen artean, guztion onerako gobernagarritasun irekiagoa, interaktiboagoa, elkarlanekoa aktibatze aldera.

Topagunearen helburu nagusiak honako hauek dira:

  • Ikusaraztea desberdinen arteko lankidetzan zentratuago dagoen beste politika mota bat, alderdi politiko bakoitzaren nortasunari eutsiz.
  • Aktibatzea gobernagarritasun berri bat, irekiagoa, interaktiboagoa eta guztion onerako bideratua.
  • Kontrastatzea gure jardunbideak: jabetzea elkarrekintzan aritzean zertan eta nola eragiten dugun eta indartzea bizikidetzan eta hiriaren hobekuntzan lagungarriak direnak.
  • Geure burua herritarrentzako eredutzat hartzea eta hausnarketa egitea alderdien arteko lankidetza errealitatea izan daitekeen politika erakusteko bideei buruz.

Prestatzaileak:

Asier Gallastegi Fullaondo, norberaren garapenerako prozesuak eta erakunde zein gizarte arloko taldeak bideratzailea da, zenbait enpresaren , administrazio publikoren eta gizarte-erakunderen laguntzaz. Formazioari dagokionez, gizarte-hezitzailea, familiako psikoterapeuta eta jarduketa sistemikoetan aditua. Deustuko Unibertsitateko Psikologia eta Hezkuntza Fakultateko irakasle-laguntzailea da.

Emma Ortiz Barredo, Psikologian lizentziatua (Deustu), Masterra Giza Baliabideen kudeaketan eta Coach Sistemikoan. Zuzendari Tekniko eta Aholkulari gisa lan egin du Aholkularitza Zerbitzu desberdinetan, eta pertsonentzako, taldeentzako eta kultura-eraldaketarako Heziketa eta Garapen proiektuak prestatu ditu. Gaur egun Coach-Aholkularia da eta zenbait sektore pribatu eta publikotako erakundeentzat lan egiten du.

Xehetasunak:

Eguna: ekainak 30

Ordutegia: 16:30 – 19:30

Hizkuntza: gaztelania

Tokia: Luis Aranburu Udal Musika Eskola

Nori zuzendua: politikariak

Informazio gehiago

www.korapilatzen.com(Beste leiho batean irekiko da)

HEI Herritartasunerako Eskola Irekia egitasmoaren baitako jarduera.