Ekitaldiak kargatzen
ekitaldia hau amaitu da.

Xehetasunak

Eguna: Ekainak 12

Ordutegia: 10:30 -12:30

Hizkuntza: Gaztelania

Nori zuzendua: herritarrei

Izen ematea: Sarrera dohakoa aldez aurretik izena emanda. Izena eman eta gero esteka eta jardueraren kodea jasoko dituzu bertan sartzeko

HEIk gure hiriko elkarteekin elkarlanean aritu nahi du, elkarlanerako eta harremanetarako espazio bat eskaintzeko eta Gasteizko bizitzan presentzia handiagoa izan dezaten. Orain arte, HEI ELKARTEAK izeneko ildoan, eskolak elkarteen egunerokotasuna errazteko zenbait prestakuntza jarri ditu martxan, kudeaketarekin, komunikazioarekin, legegintza-berrikuntzekin eta abarrekin zerikusia duten gaietan. Kasu askotan, elkarteek beraiek eskaini dizkiete prestakuntza horiek beste elkarte batzuei (SECOT, Saregune, etab.).

Orain, maiatzean izan genuen topaketaren ondoren, emaitzak zuekin partekatu nahi ditugu. Hirian elkarteentzat eskaintzen dena ezagutarazi nahi dizuegu, eta zuekin batera HEI Herritartasunerako Eskola Ireakiaren elkarteei zuzendutako jarduera-programa eraiki nahi dugu datozen hiruhilekoetarako.

Lantzeko gaiak:

Ekarteekin parte-hartze aktiboagoa planteatu nahi dugu eta HEI programaren jardueretan ikusgarritasuna eman nahi diegu hiru arlo hauetatik:

  • Prestakuntza: lankidetzarako ildoak bilatzea, prestakuntza, hitzaldi eta tailerren bidez, herritarrentzat interesgarriak diren hainbat gairi buruz.
  • Zabaltzea: HEIren jardueren berri ematea elkarteko kideei eta sareei, jendea eskolan parte hartzera animatzeko.
  • Eskariaren araberako jarduerak: elkarteen prestakuntza-beharrak ezagutzea, haientzat interesgarriak diren tailerrak edo hitzaldiak planteatzeko.
  • Bideo labur pedagogikoak: elkartearekin zerikusia duen gai bati buruzko bideo labur bat (2-3 min) egiteko aukera ematea, HEI eskolaren laguntzaz, beren jarduera ezagutarazteko.

Informazio gehiago

Sarrera dohakoa aldez aurretik izena emanda.

Izena eman baduzu, baina azkenean ezin baduzu jardueran parte hartu, jakinarazi iezaguzu hura hasi baino lehen, heieskola@vitoria-gasteiz.org bidez. Baja emanez gero, beste pertsona batek bete ahal izango du zuk libre utzitako lekua.

HEI Herritartasunerako Eskola Irekia egistasmoaren baitan jasotako jarduera