Ekitaldiak kargatzen
ekitaldia hau amaitu da.

Laura Roth

Xehetasunak

Egunak: Maiatzak 28

Ordutegia: 17:30 -19:30

Hizkuntza: Gaztelania

Nori zuzendua: herritarrei

Izen ematea: Sarrera dohainik aldez aurretik izena emanda. Izena eman eta gero esteka eta jardueraren kodea jasoko dituzu bertan sartzeko

Feminismoa goraldi une batean dago, eta agenda politikoan gero eta tarte handiagoa izaten ari da. Hala ere, politikaren formak logika patriarkalek zuzentzen dituzte oraindik ere. Zenbateraino da udalgintza bide eraginkorragoa politika "feminizatzeko" edo "despatriarkalizatzeko boterea eraikitzeko beste estrategia batzuk baino. Hitz egingo dugu zer esan nahi den "politikaren feminizazioaz" hitz egiten denean, zein izan diren udalerriek Espainiako Estatuan eta beste herrialde batzuetan izan dituzten esperientzietako batzuk, eta, halaber, zeintzuk diren proiektu feministak eta udalgintzak gaur egun dituzten erronkak.

Laura Roth

Filosofia politikoan doktorea da Laura. Udalgintzako, demokraziako eta feminismoko gaiak lantzen ditu ekintzaile eta ikertzaile gisa. Oraintsu, "Ciudades Democráticas. La revuelta municipal en el ciclo post-15M " (Icaria editoriala) liburua koeditatu du ta artikulu bat idatzi du udalgintza berriari buruz Springer hezkuntzaren berrikuntzaren entziklopediarako. Gaur egun, M129rekin lankidetzan ari da udal-erakundeetan politika feminizatzeari buruzko azterlan batean. Gainera, Minim (minim-municipalism.org(Beste leiho batean irekiko da)) udalgintzaren behatokiaren sortzaileetako bat da. Roar Magazine, Open Democracy, Political Critique, ElDiario.es, Público etaPikara Magazine hedabideetan argitaratu izan du, besteak beste eta 2015etik Barcelona en Comúko aktibista da.

Aurkeztu eta moderatzen du

Mireia Espiau

Gaur egun, Gasteizko Udaleko Berdintasun Zerbitzuko burua da, eta bertatik bultzatzen ditu, besteak beste, feminismoa gobernu-ereduan sartzen lagunduko duten programak. Hainbat udaletan eta Euskadiko Udalen Elkartean lan egin du, berdinsarea eta Basqueskola bezalako ekimenak bultzatuz, Euskadiko tokiko gobernuetako emakume hautetsien sarea. Besteak beste, udalgintzari, politika publikoei eta feminismoari buruzko gaiak argitaratu ditu, eta EHUko Berdintasun Masterreko eta Deustuko Unibertsitateko Indarkerian Esku Hartzeko Masterreko irakasle laguntzailea da.

Informazio gehiago

Sarrera dohainik aldez aurretik izena emanda.

Izena eman baduzu, baina azkenean ezin baduzu jardueran parte hartu, jakinarazi iezaguzu hura hasi baino lehen, heieskola@vitoria-gasteiz.org bidez. Baja emanez gero, beste pertsona batek bete ahal izango du zuk libre utzitako lekua.

HEI Herritartasunerako Eskola Irekia egistasmoaren baitan jasotako jarduera