Ekitaldiak kargatzen
ekitaldia hau amaitu da.

Ekaineko elkarteen topaketan adostu bezala, 2021ean egingo dugun elkartegintza eta lankidetza gaia jorratuko duen HEI Jardunaldia diseinatuko dugu guztion artean.

Elkarteak ezagutarazi, elkarrekiko elkarlana eta erakundeekin harremana hobetzea asmoa duen programa bat landuko dugu. Helburu zein ildoak zehaztuko ditugu gazteen eta migratzaileen ikuspegiak bereziki kontuan izanda.

Xehetasunak:

Eguna: matzoaren 10ean

Ordutegia: 17:30 – 19:30

Hizkuntza: gaztelania

Nori zuzendua: elkarteei

Formatua: online

Izen ematea: Sarrera doan, aurrez izena emanda . Jarduera hasi baino egun batzuk lehenago esteka eta jardueraren kodea jasoko dituzu bertan sartzeko

Informazio gehiago

Sarrera doan, aurrez izena emanda. Izena emateko moduak: hemen edo 010 telefonora deituz (edo 945 161 100 zenbakira, hiritik kanpo deituz gero) eta aurrez aurre Herritarren Arretarako Bulegoetan.

Izena emateko epea 2021eko urtarrilaren 27an irekiko da. Eskolako jardueretarako lekuak izena eman den ordenaren arabera esleituko dira.

Jarduera hasi baino egun batzuk lehenago esteka eta jardueraren kodea jasoko dituzu bertan sartzeko

Izena eman baduzu, baina azkenean ezin baduzu jardueran parte hartu, jakinarazi iezaguzu hura hasi baino lehen, 945 161687 telefono-zenbakira deituta edo heieskola@vitoria-gasteiz.org bidez. Baja emanez gero, beste pertsona batek bete ahal izango du zuk libre utzitako lekua.

Izen-emateen gutxieneko kopurura iristen ez diren jarduerak bertan behera gera daitezke.

HEI Herritartasunerako Eskola Irekia egitasmoaren barruan jasotako jarduera