Ekitaldiak kargatzen
ekitaldia hau amaitu da.

Lantegia garatuko da entrenamendu prozesu gisa elkargune edo auzogune batean ordezkari gisa jarduteko.

Horretarako, banakako ariketak eta hausnarketak erabiliko dira bakoitzaren zailtasunak eta oztopoak identifikatzeko. Horrez gain, lantzekoak diren trebetasunak ikastea eta abian jartzea errazteko praktika eta talde dinamikak planteatuko dira.

Ikastaroa prozesu gisa garatuko da, saioen sekuentzia bat sortuz. Hartara, sekuentziak ahalbideratuko du ordezkariek bere eginkizuna betetzeko ikasketa prozesu mailakatu bat izatea. Hala,, eginkizun horietan norberaren segurtasuna eta konfiantza pertsonala entrenatu ahalko dira.

Helburu orokorrak:

  • Herritarren partaidetzarako elkargune eta auzoguneetan ordezkari bezala duten rolaz jabetzea: eginkizuna eta funtzioak.
  • Ordezkari izatea erabakitzen duten pertsonak gaitzea, beren rola arduraz eta eraginkortasunez joka dezaten. Horretarako, hurrengoak landuko dira:
    • Bilerak prestatzeko eta talde dinamika errazteko funtsezko trebetasunak.
    • Udalerriko Gizarte Kontseiluan aktiboki parte hartzea.
    • Parte-hartzerako organoa ordezkatzea Udalbatzaren Batzordeetan edo beste foro batzuetan.
  • Ordezkari gisa duen eginkizunekiko lotura pertsonala indartzea eta ordezkaritza lanetan segurtasuna eta konfiantza garatzea.

Egitaraua:

Martxoak 4. Ordezkariaren eginkizunak

Ordezkari izatearen eginkizun eta funtzioez jabetzea eta zailtasun pertsonalak eta testuinguruko zailtasunak aztertzea.

Martxoak 11. Bileren dinamika

Elkargune edo auzogunea osatzen duen taldearen bilerak eta topaketak eraginkorrak izango direla ziurtatzeko kontuan hartu beharreko funtsezko alderdiak identifikatzea eta oinarriak ezartzea.

Martxoak 18. Talde-lana erraztea

Taldeen berezko dinamika ezagutzea, ulertzea eta trebetasunak garatzea talde-lana eraginkorra izateko eta norbanakoaren gogobetetzea sortzeko.

Martxoak 25. Parte hartzea eta organoa ordezkatzea

Foro ezberdinetan parte hartzeko eta hitz egiteko trebetasunak praktikatzea eta publiko zehatz baten aurrean aurkezpenak egitean trebatzea.

Xehetasunak:

Egunak: martxoak 4, 11, 18 eta 25

Ordutegia: 18:00 – 20:00

Hizkuntza: gaztelania

Lekua: Landatxo gizarte etxea

Izen ematea: Sarrera doan, aurrez izena emanda

Formatzailea: Emma Ortiz

Informazio gehiago

Sarrera doan, aurrez izena emanda. Izena emateko moduak: hemen edo 010 telefonora deituz (edo 945 161 100 zenbakira, hiritik kanpo deituz gero) eta aurrez aurre Herritarren Arretarako Bulegoetan.

Izena emateko epea 2021eko otsailaren 22an irekiko da. Eskolako jardueretarako lekuak izena eman den ordenaren arabera esleituko dira.

Izena eman baduzu, baina azkenean ezin baduzu jardueran parte hartu, jakinarazi iezaguzu hura hasi baino lehen, 945 161687 telefono-zenbakira deituta edo heieskola@vitoria-gasteiz.org bidez. Baja emanez gero, beste pertsona batek bete ahal izango du zuk libre utzitako lekua.

Izen-emateen gutxieneko kopurura iristen ez diren jarduerak bertan behera gera daitezke.

HEI Herritartasunerako Eskola Irekia egitasmoaren barruan jasotako jarduera