Ekitaldiak kargatzen
ekitaldia hau amaitu da.

Hei dirulaguntzak

Tailer honetan erakutsiko da Gasteizko Udalak emandako dirulaguntzak justifikatzeko modua.

Zer eta nola justifikatu dirulaguntza bat.Elkarteek gehien erabiltzen dituzten ereduak eta formularioak ezagutuko ditugu (“j eranskinak” izenekoak).

Era berean, dirulaguntzak justifikatzeko oinarritzat hartzen den funtsezko dokumentazioa aztertuko dugu, hala nola fakturak eta langileen nominak, eta argituko ditugu halakoek sor ditzaketen zalantzak.

Nork emango du tailerra?

Batetik, Elvira Arcosek, Kontu-Hartzailetza eta Ikuskaritza Sailaren teknikariak; eta bestetik, Mariló Movillak, Herritarren Partaidetzaren, Gardentasunaren eta Gizarte-Etxeen Sailaren teknikari juridikoak.

Xehetasunak

Eguna: urriak 25

Ordutegia: 16:00 – 18:00

Hizkuntza: gaztelania

Lekua: Landatxo gizarte etxea

Norentzat: elkarteak

Izen-ematea: Sarrera doan, aurrez izena emanda

Informazio gehiago

Izena emateko:

  • Deitu honako telefonoetara: 010 edo 945161100
  • Gizarte-etxeetako eta kirol-instalazioetako informazio-bulegoetan.

Noiz eman izena:

Irailaren 26tik plazak bete arte.

Izena eman duzu eta ezin zara joan:

  • Deitu telefono honetara: 945 161 687

Horrela, beste lagun batzuk bertaratzeko aukera izango dute..

Jarduera bertan behera gera daiteke behar beste pertsonak izena ematen ez badu.

HEI Herritartasunerako Eskola Irekia egitasmoaren baitako jarduera.