
Zine Foruma: ‘La vida era eso’
20 urria 2022- 19:00
Belaunaldi desberdinetako bi emakume espainiarrek topo egin dute Belgikako ospitale bateko logelan. Maríak (Petra Martínez) hainbat hamarkada daramatza han bizitzen, gaztetan emigratu baitzen; Verónica (Anna Castillo), ordea, duela gutxi iritsi da, Espainian inoiz aurkituko ez dituen aukeren bila.
Adiskidetasun bitxia sortuko da haien artean, eta, horren ondorioz, María Espainiaren hegoaldera itzuliko da, ohiz kanpoko misio batekin. Verónicaren sustraien bilaketa zena Maríaren barnealderako bidaia bihurtuko da: bizitza osoa auzitan jarriko du.
Sarrera doakoa da, baina aldez aurretik gonbidapena eskatu behar da.
Jatorrizko bertsioa gaztelaniaz
Urtea: 2020
Iraupena: 109 min
Herrialdea: Espainia
Zuzendaria: David Martín de los Santos
Generoa: Fikzioa
Tokia: Florida zinemak, 1. aretoa
Zineforumaren hizkuntza: Gaztelania
Koordinatzailea: Helena Gonzalez Estevez, Zinhezba kultur elkarteko zinema-programatzailea
Antolatzaileak: Gasteizko Udalaren Herritarren Partaidetzarako Zerbitzua, Bizikidetza eta Aniztasun Zerbitzua, Garapenean Laguntzeko Zerbitzua, BIZAN-Adinekoen Zerbitzua eta Berdintasun Zerbitzua.