
HEI GIZARTE-GAITASUNAK. Lantegia: ‘Gatazkaren aukerak’
14 azaroa 2022- 16:00
Giza harremanak bere-berezkoak dituzte gatazkak, horregatik garrantzitsua da gatazkei buruz izan ohi dugun ikuspegi negatiboa eraldatzailea. Gatazkak ulertuta ahal baditugu eta horiek kudeatzeko tresnak izanda, ikasteko eta garatzeko aukera bat izan daitezke. Lantegi honekin gatazkaren aukera eraldatzailera hurbilduko gara.
Helburuak:
- Gatazkari buruz dugun ikuspegia berrikustea: gatazka saihestetik, kudeatzen ikastera bakarkako zein taldeko irakaspenak ahalbidetzeko asmoz.
- Gatazkak aztertzen ikastea eta haien konplexutasuna ezagutu duten ahalmen eraldatzailea baliatzeko.
Indarkeriarik gabeko komunikazio-tresnak eta kudeaketa emozionaleko tresnak ezagutzea, gatazkak konpontzen laguntzeko.
Metodologia:
Eduki teoriko zein praktikoa duen tailerra izango da, aurkezten diren kontzeptuak bizipenetik jaiotako ikaskuntzaren bidez barneratzea bilatuko duena. Gaiaren kokapen teorikoa egingo da, gatazkari ikuspuntu positiboa aurkitzeko eta txertatzeko. Ulermen gorpuztu eta eraldatzailea bultzatzeko, dinamika eta ariketa praktikoak sartuko dira.
Nork ematen du tailerra?
Itziar Amestoy Alonso, kazetaritzan lizentziatua. Gestalt terapeuta. Komunikazioaren munduari lotutako hainbat arlotan lan egin du. Gestalt Terapiako Prestakuntzan oinarrituta, talde-dinamikak eta -prozesuak aztertzen ditu, bai eta emozioen kudeaketa ere, talde-lanerako giro egokia errazteko.
Xehetasunak:
Egunak: azaroak 14
Ordutegia: 16:00 – 20:00
Hizkuntza: gaztelaniaz
Lekua: Landatxo gizarte etxea
Norentzat: herritartasuna (leku-kopurua 30)
Izen-ematea: Sarrera doan, aurrez izena emanda
Informazio gehiago
Izena emateko:
- Webgunea
- Telefonoak: 010 edo 945161100 telefonora deituz
- Gizarte-etxeetako eta kirol-instalazioetako informazio-bulegoetan.
Noiz eman izena:
Irailaren 26 egunetik plazak bete arte.
Izena eman duzu eta ezin zara joan:
- Deitu telefonora: 945 161 687
- heieskola@vitoria-gasteiz.org idatzi
Horrela, beste pertsona batzuk ere bertaratu ahal izango dira.
Jarduera bertan behera gera daiteke behar beste pertsona apuntatzen ez badira.
HEI Herritartasunerako Eskola Irekia egitasmoaren barruan jasotako jarduera.