HEI EKITALDIAK: Estrella Montolío. ¿Habla claro la administración pública?
10 azaroa 2022- 18:00
Hitzaldiaren izenburua: Ulertzeko eskubidea. Komunikazio argia herritarren defentsarik onena da.
Lekua: San Martineko Udal bulegoetako ekitaldi aretoa (Teodoro Dublang margolaria kalea, 25).
Hizkuntza: Gaztelania
Sarrera: doakoa, aldez aurretik eman izena online
Hitzaldiari buruz
Inoiz jaso al duzu udal edo erakunde publiko batetik bidalitako ulertu ez duzun dokumenturik, eta azalpenak eskatu behar izan dituzu?
Jaio eta norbaitek erregistro zibilean inskribatzen gaituenetik hil arte, etengabeko harremana dugu Administrazioarekin. Gure biografian, NANa, pasaportea, beka bat, hitzordu mediko bat edo garraio-txartela lortzeko dokumentuak eskatu eta jasotzen ditugu; bizileku-aldaketa baten berri emateko, gure autoak zirkulatu ahal izateko, isun bat errekurritzeko, langabezia-prestazioa eskatzeko eta beste hainbat izapide egiteko.
Posible al da, munduko tokiren batean, administrazio-izapide azkar eta eraginkor bat egitea dokumentazioak dioena ondo ulertuta?
Galdetzeak eta argibideak eskatzeak antsietatea sortzen du, eta horri gehitu behar zaio botoiz eta testu ulertezinez betetako pantaila zitalen aurrean sentitzen dugun etsipena. .
Eskubide guztiak dituen herritarra izateko eta gure bizi-proiektuaren eta espazio publikoaren eraikuntzan parte hartzeko, lehenengo urratsa erakundeek edo enpresek azaltzen, eskatzen edo ezkutatzen digutena ulertzea da.
Aldarrika dezagun herritarrek ulertzeko duten eskubidea, jakin dezagun eskubide horrek zer dakarren berekin Interneten garaian, eta eska dezagun Administrazioak komunikazio argia erabil dezala, pertsonak erdigunean kokatzeko.
Horretaz guztiaz horretaz hausnartuko du Estrella Montoliok.
Estrella Montolío
Bartzelonako Unibertsitateko Espainiera katedraduna da, eta komunikazioan aholkulari aditua. Halaber, Bartzelonako Unibertsitate-Diputazioko Administrazioan Komunikazio Argia izateko Katedrako zuzendaria da.
Archiletras aldizkariaren Manifiesto por un Lenguaje claro en la Administración liburuaren egilea da. Hizkera juridikoa eta administratiboa argitzeari dagokionez, nazioko eta nazioarteko hainbat erakunderekin lankidetzan aritu da, hala nola Hizkuntza Juridikoaren Ministerioen arteko Batzordearekin, Justizia Ministerioarekin, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiarekin, Madrilgo Udalarekin eta enpresa handien arlo juridikoekin.
Komunikabide idatzietan laguntzen du eta Radio Nacionaleko Las Tardes-eko Todo es Lenguaje ataleko arduraduna da.
Informazio gehiago
Izena emateko:
- Online
- Telefonoz: 010 edo 945161100 telefonora deituz
- Aurrez aurre: Gizarte-etxeetako eta kirol-instalazioetako informazio-bulegoetan.
Noiz eman izena:
Irailaren 26tik plazak bete arte.
Izena eman duzu eta ezin zara joan?
- Deitu telefonora: 945 161 687
- heieskola@vitoria-gasteiz.org idatzi
Horrela, beste pertsona batzuk ere bertaratu ahal izango dira.
Jarduera bertan behera gera daiteke behar beste pertsona apuntatzen ez badira.
HEI Herritartasunerako Eskola Irekia egitasmoaren barruan jasotako jarduera.