
HEI ELKARTEAK: Lantegia ‘Hizkera argian eta irakurketa errazean sentsibilizatzea’
18 urria 2021- 18:00
Informazioa ulertu ahal izatea eskubide eta behar soziala da eta, besteak beste, gure hirian parte hartzeko aukera ematen digu. Hizkera Argia (HA)da horretarako aukera ematen digun tresna bat.
Gainera, pertsona eta kolektibo batzuek badituzte irakurtzeko zailtasun iraunkorrak zein aldi baterakoak.
Pertsona horiek guztiek ere informazioa eskuratu behar dute, gure gizartean integratuta sentitzeko eta parte hartu ahal izateko.
Tailer honen helburua da errealitateaz sentsibilizatzea eta herritarrekin informazioa hobetzeko beharraz elkarrekin hausnartzea, informazioa argia eta erraza izan dadin.
Tailerraren helburuak:
- Eskutik eskura jakitea hizkera argia eta irakurketa erraza zertan diren.
- Ezagutaraztea tresna horiek herritarrekiko komunikazioa hobetzeko dituzten aukerak eta onurak.
- Eskaintzea hizkera argiko eta irakurketa errazeko materialak egiteko jarraibideei buruzko hastapenak
Nork emangodu tailerra?
Irakurketa Errazeko elkarteak.
Elkarte hori 2012tik ari da lanean Euskal Autonomia Erkidegoan irakurtzeko eta ulertzeko zailtasunak dituzten pertsonei irakurketa gerturatzeko.
Egitaraua:
Tailerrak bi saio ditu.
Xehetasunak:
Egunak: urriak 18 eta 25
Ordutegia: 18:00 – 20:00
Hizkuntza: gaztelania
Lekua: Landatxo gizarte etxea
Norentzat: elkarteak
Izen–ematea: Sarrera doan, aurrez izena emanda
Informazio gehiago
Izena emateko:
- Webgunea
- Telefonoak: 010 edo 945161100 telefonora deituz
- Herritarren Arretarako Bulegoetan.
Noiz eman izena:
Irailaren 28 egunetik plazak bete arte
Izena eman duzu eta ezin zara joan:
- Deitu telefonora: 945 161 687
- heieskola@vitoria-gasteiz.org idatzi
Horrela, beste pertsona batzuk ere bertaratu ahal izango dira.
Jarduera bertan behera gera daiteke behar beste pertsona apuntatzen ez badira.
HEI Herritartasunerako Eskola Irekia egitasmoaren barruan jasotako jarduera