
HEI EKITALDIAK: ‘Conflictos eternos’. Gervasio Sánchez
6 urria 2021- 18:30
Ekitaldia zuzenean jarraitu ahal izango da HEIren emisioen orrialdearen bidez.
Jarduera hau Garapenerako Lankidetzako eta Herritarren Partaidetzako Zerbitzuen arteko lankidetza da.
Gerra, behin eta berriro, gerra, giza izaeraren berezko zatia da. Antzina-antzinatik, gerrak gure egunerokotasunaren parte izan dira. Will Durant filosofo, idazle eta historialari estatubatuarraren esanetan, gerrarik gabeko 29 urte besterik ez dira izan gizateriaren historia osoan.
Duranten beraren esanetan, "Gerra historiaren faktore iraunkorren artean dago, eta zibilizazioak eta demokraziak ez dute desagerrarazi", eta "bakea zalantzako oreka da, eta bakarrik eutsi ahal zaio aitortzen bada bestea norbera baino handiagoa dela edo, gutxienez, botere bera duela".
Mendebaldeko Saharako gatazka luzeenetarikoa da. Gaur egun, nahiz eta behin eta berriz Nazio Batuek ebazpenak eman autodeterminazio-erreferendum bat egitearen alde, gatazkak, konpondu beharrean, okerrera egiten du, eta milaka gizaki mantentzen ditu bizirauten errefuxiatu gisa Tindufeko kanpalekuetan, beren eskubiderik oinarrizkoenez gabeturik.
Horretaz guztiaz gogoeta egingo du Gervasio Sánchez argazkilari eta kazetariak Europa jauregian.
Informazio gehiago
Sarrera doakoa da aldez aurretik izena emanda. Online emisioa jarraitzeko ez da beharrezkoa izena ematea.
Izena emateko:
- Telefonoak: 010 edo 945161100 telefonora deituz
- Herritarren Arretarako Bulegoetan.
Noiz eman izena:
Irailaren 28tik plazak bete arte
Izena eman duzu eta ezin zara joan:
- Deitu telefonora: 945 161 687
Horrela, beste pertsona batzuk ere bertaratu ahal izango dira.
Jarduera bertan behera gera daiteke behar beste pertsonak izena ematen ez badu.
HEI Herritartasunerako Eskola Irekia egitasmoaren baitako jarduera