Ekitaldiak kargatzen
ekitaldia hau amaitu da.

Elkarteentzako solasaldiak
  • 2023/06/06
  • 16:30 – 18:30
  • Falerina Taberna ( Fray Zacarias Martinez Kalea 2)
  • Publiko guztiak. Elkarteentzat
  • Gaztelania

Solasaldiaren gaia: Enredando asociaciones

Zer egingo dugu? Elkarteen beharrizanei buruz hausnartuko dugu, baita helburu bateratuak lortzeko lankidetzan aritzeko modurik onenari buruz ere.

Nola egingo dugu? Parte-hartzea sustatzen duten metodologiak erabiliz:

“Elevator pitch” metologíaren bitartez zure elkartea aurkeztu minutu batean eta erantzun galdera hauei: Zer behar du nire elkarteak? Zer eman dezake nire elkarteak? Txandaka aurkezten diren bikoteak egingo dira, lankidetza posibleak bilatuz.

Zergatik egingo dugu? Elkarteentzako lehen solasaldian,joan den otsailean egindakoan, hausnarketa-lan bat egin zen, eta, ondoren, kezkak bildu ziren; haietan sakontzen jarraitzea proposatu zen, arreta jarriz sortzean modu emankorrean elkarteen arteko lankidetza, proiektu komunak, elkarrekin erlazionatzeko modu berriak eta abar .

Zerekin egingo dugu? Bada, gogoz, pozez, ilusioz eta jarrera onez, eta hori gutxi balitz, pastatxo batzuk eta kafea hartuko ditugu.

Sarbide mota

Izen-ematea

Izena emateko datak
Noiztik: 2023/03/28 00:30 Noiz arte: 2023/06/06 13:00

… edo lekuak bete arte.

Informazio gehiago

Izena eman duzu eta ezin zara joan:

Horrela, beste lagun batzuek bertaratzeko aukera izango dute.

Jarduera bertan behera gera daiteke behar beste pertsonak izena ematen ez badu.

HEI Herritartasunerako Eskola Irekia egitasmoaren baitako jarduera.

Non