Ekitaldiak kargatzen
ekitaldia hau amaitu da.

  • 2023/06/01
  • 18:30
  • María de Maeztu entzunaretoa – Europa Biltzar jauregia
  • Publiko guztiak
  • Gaztelania

Gutxitan aukera izaten da ikusteko saritua izan den Cuerdas bezalako film labur bat eta berau komentatzeko bere protagonistekin: Begoña Suarez, Meatzaldea Bizirik-eko lehendakaria, eta Sara Ibañez, Meatzaldea Bizirik-eko kide eta bozeramailea.

Estibaliz Urresolak (Laudio, 1984), 20.000 erle espezie  filmaren zuzendariak, 2022an egin zuen Cuerdas film laburra, non errealitatea eta fikzioa elkartzen diren adineko emakumeen kolektibo baten inguruan ekologiaz, ingurumen-osasunaz, parte-hartzeaz, feminismoaz, auzokideen borrokez edo pertsonen duintasunaz hausnartzeko.

Filma ikusi ondoren, iritziak trukatu ahal izango ditugu pelikulari buruz, bai eta haren gaiei edo gizarte likidoaren eta larrialdi klimatikoaren testuinguruan gizarte-mugimenduen etorkizunari eta iraganari buruzkoak ere. Begoña Suarez, Sara Ibañez, Jose Mari Agirre, unibertsitateko filosofia irakasle erretiratua eta egungo testuinguruan kokatuko gaituen pertsona gazte batekin hitz eginteko aukera izango dugu.

Sinopsia: Rita (90 urte) abesbatza baten kidea da, baina koru-taldea deuseztatzear dago, entsegu-lokala mantentzeko udal-dirulaguntza galdu dutelako. Orain abesbatzak erabaki behar du prestakuntzaren jarraipena bermatuko lukeen bailarako enpresa kutsatzaileenetako baten babesa onartu ala ez.

Sarbide mota

Izen-ematea

Izena emateko datak
Noiztik: 2023/03/28 01:00 Noiz arte: 2023/06/01 13:00

Informazio gehiago

Egilea: Estibaliz Urresola(Beste leiho batean irekiko da)

Izena eman baduzu eta ezin bazara joan:

Horrela, beste lagun batzuk bertaratzeko aukera izango dute.

Jarduera bertan behera gera daiteke behar beste pertsonak izena ematen ez badu.

HEI Herritartasunerako Eskola Irekia egitasmoaren baitako jarduera.

Non