Ekitaldiak kargatzen
ekitaldia hau amaitu da.
Aldundia eta Batzar Nagusiak
  • 2024/04/16
  • 17:00 – 19:00
  • Batzar Nagusiak (Vicente Goicoechea Kalea, 2)
  • Publiko guztiak
  • Gaztelania

**Lekurik gabe, jarduera beteta dago.

Bisita Zarate-Zuloaga eta Ajuriako Ortiz etxera, gaur egun Batzar Nagusien egoitza dena, eta Probintziako Jauretxera, Arabako Foru Aldundiaren egoitza izateaz gain, Batzar Nagusien osoko bilkuren aretoa hartzen duena.

Ibilbidean zehar, Batzar Nagusien eta Aldundiaren historia ezagutuko dugu, sorreratik gaur egunera arte. Bilakaera historikoari esker, bi erakundeek denboran zehar izan dituzten aldaketak eta herritarrek parte hartzeko dituzten moduak zehaztu ahal izango ditugu, arabako emakumeek jasandako zailtasunak barne.

Areto historikoetatik eta administrazio-guneetatik ibiltzeaz gain, bi erakunde horien garrantzia argitzen joango gara, haien eskumenek Arabako herritarren egunerokotasunari eragiten baitiote.

Jardueraren helburuak:

  • Arabako Lurralde Historikoaren antolamenduan izandako aurrekari historikoetara eta aldaketetara hurbiltzea.
  • Batzar Nagusiek eta Arabako Foru Aldundiak herritarrek parte hartzeko dituzten bideak ezagutaraztea.
  • Bi erakundeen egoitzek zaintzen duten ondare historiko-artistikoa erakustea.
  • Partaideen parte-hartzea sustatzea, bi erakundeen funtzionamendua ezagutzeko.
  • Historian zehar Arabako emakumeek politikan parte hartzeko izan dituzten zailtasunak ikusaraztea.

Trebatzailea: Kalearte Turismo y Cultula

Sarbide mota

Izen-ematea

Izena emateko datak
Noiztik: 2024/03/20 08:00 Noiz arte: 2024/04/16 12:00

…edo lekuak bete arte.

Informazio gehiago

Izena eman duzu eta ezin zara joan:

Horrela, beste lagun batzuk bertaratzeko aukera izango dute..

Jarduera bertan behera gera daiteke behar beste pertsonak izena ematen ez badu.

HEI Herritartasunerako Eskola Irekia egitasmoaren baitako jarduera.