Ekitaldiak kargatzen
ekitaldia hau amaitu da.
Bye bye Tiberias - Zineforuma
  • 2024/10/24
  • 17:30
  • Florida zinema, 1. aretoa
  • Publiko guztiak
  • Gaztelania

Hogei urte betetakoan, Palestinan bizi den Hiam Abbass-ek alde egingo du bere herritik, Europan aktore izateko ametsari segika, eta, beraz, atzean utziko ditu ama, amona eta zazpi ahizpak, Palestinako beste hainbat emakume bezala erresistentziaren eta erresilientziaren ikur izan direnak eta oraindik ere badirenak. Joan behar izan eta inoiz ere itzuli ez zirenak, eta geratu zirenak, bizitzari eusten eta bizirauteko estrategiak ehuntzen, zitalkeriaren erdian, askotariko zapalketa motak jasanez, eremu publikoan nahiz pribatuan, indarkeriaren continuum batean.

Mugarik Gabeko Medikuak erakundeko Cristina Roldan Rodríguezen testigantza jasoko dugu, duela gutxi Gazan egondako erizaina.

Cristina Roldán Rodríguez: Bartzelonako erizaina. Duela 14 urtetik, Larrialdietan eta Nazioarteko Osasunean espezializatua. Lau urte daramatza Mugarik Gabeko Medikuak elkartearekin lanean, proiektuan dauden erizaintzako jardueren arduradun gisa. Orain arte, besteak beste, Yemengo, Kongoko Errepublika Demokratikoko, Kamerungo eta Mozambikeko testuinguruak ezagutzeko aukera izan du. Duela hilabete batzuk, Gazako Zerrendatik iritsi da, eta MSF Nasser ospitaleko pediatria eta amatasuna berriz irekitzen lagundu du, Khan Younisen.

  • Jatorrizko bertsioa arabieraz eta frantsesez
  • Azpitituluak eta zineforuma: Gaztelaniaz
  • Urtea: 2023
  • Iraupena: 82 min.
  • Herrialdea: Frantzia-Palestina-Belgika-Qatar
  • Zuzendaria: Lina Soualem
  • Generoa: Dokumentala

Sarbide mota

Gonbidapenak

Gonbidapenak eskatzeko datak
Noiztik: 2024/09/04 08:30 Noiz arte: 2024/10/24 14:30

Lekuak bete arte.

Informazio gehiago

Izena eman duzu eta ezin zara joan:

Horrela, beste lagun batzuk bertaratzeko aukera izango dute..

Jarduera bertan behera gera daiteke behar beste pertsonak izena ematen ez badu.

Jabetze feministarako eskolako egitasmoaren baitako jarduera.