Ekitaldiak kargatzen
ekitaldia hau amaitu da.

Herritarren parte-hartzea zilegitasun demokratikoaren funtsezko pieza da. Hala ere, partaidetza-prozesuak birpentsatu behar dira, ugariak baitira aldaketak gizarte bizkortuetan eta handia baita publikoarekiko lotura eza. Parte-hartzea ez da mekanismo hutsa, komunitatea sortzeko asmoz desberdinarekin egiten den deliberaziorako topaketa da. Herritarren parte-hartzea bilatu behar dugu, ezin gara mugatu parte-hartzea eskatzera edo protokoloek behartutako partaidetza-prozesuak bete direla egiaztatzera.

Horretaz guztiaz arituko da Begoña Roman Maestre*, bideo honetan parte hartzera gonbidatzen gaituena.

https://www.youtube.com/watch?v=LZtcHzndt1I(Beste leiho batean irekiko da)

Sarrera doan, aurrez izena emanda. Izena emateko moduak: telefonoz (010 edo 945 161 100), aurrez aurre Herritarren Arretarako Bulegoetan, eta online.

Online izen-ematea

Ekitaldia Europa Biltzar jauregian izango da. Bertan, Begoña Romanekin konexioa egingo da eta streaming bidez jarraitu ahalko da bere hitzaldia. Halaber, eskolako zuzeneko emanaldien orrialdearen bidez jarraitu ahalko da.

Informazio gehiago

Izena emateko epea 2021eko urtarrilaren 27an irekiko da. Eskolako jardueretarako lekuak izena eman den ordenaren arabera esleituko dira.

Izena eman baduzu, baina azkenean ezin baduzu jardueran parte hartu, jakinarazi iezaguzu hura hasi baino lehen, 945 161687 telefono-zenbakira deituta edo heieskola@vitoria-gasteiz.org bidez. Baja emanez gero, beste pertsona batek bete ahal izango du zuk libre utzitako lekua.

Izen-emateen gutxieneko kopurura iristen ez diren jarduerak bertan behera gera daitezke.

HEI Herritartasunerako Eskola Irekia egitasmoaren barruan jasotako jarduera

*Begoña Roman Maestre Bartzelonako Unibertsitateko Filosofia Fakultateko irakaslea da. Kataluniako Generalitateko "Aporía: Filosofía contemporánea, ética y política" ikerketa taldeko kidea da. Bere espezializazio-arloa etika aplikatua da. Kataluniako Gizarte Zerbitzuen Etika Batzordeko lehendakaria da, eta Kataluniako Bioetika Batzordeko kidea, besteak beste.