Ekitaldiak kargatzen
ekitaldia hau amaitu da.

Aldaketa garaiak bizi ditugu, baita teknologiara oso-oso azkar egokitzekoak ere; pertsonen eta taldeen arteko elkartzeak zein bilerak gero eta gehiagotan egiten dira online. Horrek arrakala digitala areagotu egiten du.

HEI Herritartasunerako Eskola Irekiak programatutako tailer honetan, hainbat tresna eta aplikazio hurbilduko dizkizuegu online jarduerak, ikastaroak eta tailerrak garatzen laguntzeko.

Tailerra ikuspegi praktiko batetik garatzen da, online egiteko modu berriak aurkitu ahal izango dituzu

Hauek dira helburu zehatzak:

  • Online tresnen hainbat proposamen eta irtenbide ezagutzea
  • Tresnekin ohitzea.
  • Pentsamendu sortzaileagoa sartzea topaketak edo bilerak antolatzerakoan.

Egunak: otsailak 23, martxoak 2, 9 eta 16 (astearteak)

Ordutegia: 9:30 – 12.00.

Hizkuntza: gaztelania.

Formatua: online.

Izen ematea: dohainik eman daiteke izena. Jarduera hasi baino egun batzuk lehenago, esteka eta jardueraren kodea jasoko dituzu bertan sartzeko

Prestatzeilea: BIKOnsulting(Beste leiho batean irekiko da).

Izena eman

Egitaraua

Otsailak 23 ( 2,5 ordu)

On-line tresnen aurkezpena eta hurbilpena .

  • Tailerraren aurkezpena eta sarrera metodologikoa. Helburuak eta lortu beharreko emaitzak.
  • Aurrez aurrekotik on-linerako jauzia.
  • Topaketak, jardunaldiak, bilerak edo dinamika parte-hartzaileak sortzeko online tresnen hurbilpena.
Martxoak 2 ( 2,5 ordu)

Online tresna: Zoom.

  • Online tresnak praktikan jartzea. Tresnak aplikatzeko ariketa zehatzak landuko ditugu.
Martxoak 9 ( 2,5 ordu)

Online tresna: Jamboard eta Ideaboardz.

  • Online tresnak praktikan jartzea. Tresnak aplikatzeko ariketa zehatzak landuko ditugu.
Martxoak 16 ( 2,5 ordu)

Online tresna: Mentimeter eta GoogleForms
.

  • Online tresnak praktikan jartzea. Tresnak aplikatzeko ariketa zehatzak landuko ditugu.

Agurra eta tailerraren itxiera.

Informazio gehiago

Sarrera doan, aurrez izena emanda. Izena emateko moduak: hemen edo 010 telefonora deituz (edo 945 161 100 zenbakira, hiritik kanpo deituz gero) eta aurrez aurre Herritarren Arretarako Bulegoetan.

Izena emateko epea 2021eko urtarrilaren 27an irekiko da. Eskolako jardueretarako lekuak izena eman den ordenaren arabera esleituko dira.

Jarduera hasi baino egun batzuk lehenago, esteka eta jardueraren kodea jasoko dituzu, bertan sartzeko.

Izena eman baduzu, baina azkenean ezin baduzu jardueran parte hartu, jakinarazi iezaguzu hura hasi baino lehen, 945 16 16 87 telefono-zenbakira deituta edo heieskola@vitoria-gasteiz.org bidez. Baja emanez gero, beste pertsona batek bete ahal izango du zuk libre utzitako lekua.

Izen-emateen gutxieneko kopurura iristen ez diren jarduerak bertan behera gera daitezke.

HEI Herritartasunerako Eskola Irekia egitasmoaren barruan jasotako jarduera.